Fillon nagusitu da Frantziako eskuinaren primarioetan, Juppé izango du aurkari bigarren itzulian

  • Frantziako 2017ko hauteskunde presidentzialetako zentro-eskuinaren primarioen lehen itzulian François Fillon lehen ministro ohia gailendu da. Bordeleko alkate izaniko Alain Juppé izango du aurkari bigarren itzulian, Nicolas Sarkozy presidente ohia kanpoan geratu ostean.


2016ko azaroaren 21an - 11:49
François Fillon eskuinaren primarioen lehen itzulian garaile. (Arg.: Remi Jouan)

Fillonek, duela aste batzuk inkestek Juppé eta Sarkozyren atzetik ikusten zutenak, botoen %44 lortu du, Juppéren %28ren eta Sarkozyren %21en gainetik. Emaitza horiez gain, bigarren itzulira begira Sarkozyren eta Bruno Le Maire ministro ohiaren babesa lortu du, azken hau ere lehen itzulian kanpoan geratu da.

Kanpainan zehar hautagai nagusi izan den Alain Juppék bigarren itzulian parte hartzeari uko egiteko eskatu dute askok, zentro eta eskuinaren arteko banaketarik gerta ez dadin. Primarioetako hautagairik moderatuena izan da Bordeleko alkate ohia, gainontzekoen gogortasunaren aurrean. Ostegunean, elkarren arteko eztabaida egingo dute bozketen aurretik.

Garaileak aukera handiak ditu presidente bilakatzeko, apurturik dagoen ezkerraren eta bigarren itzuli batean garaipena lortzea oso zaila izango lukeen eskuin muturraren aurrean. Inkestek zentro-eskuinaren eta Marine Le Penen Fronte Nazionalaren arteko leia aurreikusten dute datorren urteko hauteskundeetarako.

Zentro eskuinaren 200.000 militanteen gehiengoa Sarkozyren aldekoa zela zioten inkestek, baina primario hauetan edonork bozka zezakeen. Lau milioi frantziarrek hartu dute parte, horien artean ezkertiarrek ere bai, alderdi aurrerakoien beherakadarekin, bigarren itzuli batean eskuin muturraren aurka egiteko hautagai moderatuago baten bila.

Fillonen programa kontserbadorea

Eskuinaren alderdi kontserbadoreenetako bat nagusitu da lehen itzulian. Fillon bikote homosexualei adopzio eskubidea kentzearen edo estatuaren mugak gogortzearen aldekoa da, eta eskuin muturraren igoeraren kontrapuntu gisa agertu da.

Bere proposamenen artean 35 orduko lan astearen amaiera dago, 39ra luzatuz. Funtzionario kopurua milioi erdira jaistea edo desenplegu laguntzen murrizketak ere proposatu ditu. Jubilatzeko adina atzeratu nahi du primarioetara aurkeztu diren hautagai gehienek bezala, egungo 62 urteetatik 65era.

Ingurumenari dagokionez, zentral nuklearren bizitza luzatzearen aldekoa da Fillon. Hezkuntzan erreformen beharra ikusten du, besteak beste, haurren derrigorrezko eskolaratzea bost urtetan kokatu nahi du eta etxeko lanak desagerrarazi

Terrorismoari aurre egiteko neurriak gogortu nahi ditu, Irak edo Siriara joaten diren frantziarrei nazionalitatea kenduz. “Poliziak kontrolatu ezin dituen” mobilizazio publikoak ere debekatu nahi ditu hautagaiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Eguneraketa berriak daude