argia.eus
INPRIMATU
Filipinetako tifoia klima aldaketarekin lotu du gobernuko ordezkariak
  • Klima aldaketarekin lotu du Filipinetako gobernuak herrialdea astindu eta 12.000 lagun baino gehiago hil dituen Haiyan tifoia.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 12a
Tifoiak zauritu duen haur bat Filipinetan (argazkia: Reuters).

Astelehenean Polonian bildu diren munduko agintariei azkar ekiteko eskatu die gobernuak: “Ezin dugu eserita itxaron nazioarteko klimaren estualdi honi. Zerbait egiteko unea da. Emergentziazko bidezidorra behar dugu”, esan du Yeb Sanok, Filipinetako gobernuak NBEren klima elkarrizketetan daukan ordezkariak The Guardian egunkarian.