Eusko Legebiltzarrak Filipinekiko elkartasun adierazpena bultza dezan eragotzi du EAJk. Filipinetan Haiyan tifoiaren hondamena pairatzen ari dira joan den ostiralaz geroztik eta harako laguntza bideratzeko testua proposatu zuen PSEk. Jeltzaleek atzera bota dute proposamena, 2013ko aurrekontuko zati bat hara bideratzea eskatzen zaiolako Euko Jaurlaritzari.
Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziari 2013an murrizketa zorrotza ezarri zaiolako agertu da EAJ Filipenetako hondamendian giza laguntza ematearen aurka. 2014ko deialdia aurreratu egingo duela adierazi zuen talde exekutiboak, eta datorren urteko proposamenean –Eusko Legebiltzarrak onetsi gabe da oraindik– kontuan hartuko dela. EH Bilduk eta PSEk ezer ez egitea leporatua zioten bezperan.
Aurrera egin ez duen adierazpenak EH Bildu, PSE, PP eta UPyD taldeen babesa zuen eta Eusko Legebiltzarraren “dolua eta atsekabea” jasotzen zuen, Filipinetan geratutako hondamendiaren aurrean, baita “zailtasunen gaineko kezka” ere. Herkideei “beren esku dauden baliabide guztiak” Filipinen alde jar ditzaten eskatzen zien eta Espainiako Gobernuari laguntzarako dituen baliabideak “martxan jartzea”.