argia.eus
INPRIMATU
Filipe Bidarti Baigorrira itzultzeko baimena eman dio epaileak
  • 2007an askatu zuten Filipe Bidart, Iparretarrak taldeko sortzailea, ia hogei urte preso egon ondoren. Baina baldintza batekin: Okzitaniako Besièrs hirian bizi eta lan egitea. Urteotan hainbat bider eskatu du bere sorterrira, Baigorrira, itzultzeko baimena, baina auzitegiak ukatu egin izan dio.  Parisko Dei Auzitegiak baina, atzo onartu zuen Bidart etxera itzultzea, fiskalaren helegitea atzera bota ondoren.

    2009an Mikel Asurmendi ARGIAko kazetaria Beziers herrian izan zen berarekin eta Iparraldeko borrokaren sinboloa bilakaturiko militantea erreportajea egin zuen.

2012ko maiatzaren 30

Azkarate estraditatua, Ezeiza eta Lopez entregatuak

Manu Azkarate tolosarraren estradizioa onartu du Paueko Auzitegiak. Martxoaren 7an atxilotu zuten Ziburun euroagindu bat medio. Azkarate 2004an utzi zuten aske eritasun larria zuelako, geroztik kontrol judizialpean bizi izan da. Hainbat komunikabideren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak estradizioa eskatu du Azkaratek baldintza guztiak ez omen dituelako bete.

Bestalde, Asier Ezeiza Xaxi hernaniarra eta Leire Lopez beasaindarra Espainiako poliziaren esku utzi ditu Frantziak "denbora baterako". Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bi presoak.