argia.eus
INPRIMATU
Fikziozko LOPE film “zoroa” asteburuan estreinatuko dute Oñatin
  • Filmaren aurre-estreinaldia urriaren 27an gaztetxean egingo dute Lope Agirre hil zuten eguna gogoratzeko eta emanaldi publikoa urriaren 28an Santa Ana antzokian izango da.

Iñigo Igartua @igartua19 2018ko urriaren 26a
Lope filma Lope Agirre konkistatzailearen inguruko fikziozko pelikula da

Zazpi urtez Euskal Herriko hainbat txokotan laburmetraiz-laburmetrai ibili ostean, asteburuan aurkeztuko du LOPE filma Oñatiko LPM taldeak. Urtebeteko lana izan den eta talde gisa inoiz egin duten lanik luzeena burutzeko, herriko 70 antzezle eta 20 teknikariren laguntza behar izan dute.

Filmean herrikide duten Lope Agirre konkistatzaile ezagunak 2019ko Udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, Oñatira egingo duen itzulera kontatzen da. Horretarako, Lopek 1561ean burutu zuen El Dorado espedizioan bizitako abenturak eta Espainiako errege Felipe II.ari idatzi zion gutuna ekarriko dira gogora.

Taldekideen esanetan, istorio dibertigarri, pikante eta zentsura gabekoa egiten saiatu dira eta pasarte historiko erreal batean oinarriturik, “fikziozko pelikula zoro bat” atera dutela adierazi dute.

Lope ezik beste pertsonaia guztiak asmaturikoak dira eta Oñatiko Gaztetxea izan dute “grabaketa zentro”, barruko sekuentzia gehienak bertan egin baitituzte.

Trailerra ikusi:

 

 

Karatula ikusi: