FIFAko presidenteak ere gose greban dagoen Sarsak futbolaria askatzeko eskatu du eta gaur amai lezake protesta


2012ko ekainaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Ume palestinar bat baloi batekin jolasean Mahmoud Sarsak presoaren aldeko afixen aurrean.

Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, nazioarteko dei horiek eragina eduki lezakete eta gose greba amai lezake gaur Sarsakek. Bere abokatuaren hitzetan, jokalariak onartu du esnea eta beste zenbait likido hartzea, bere kasuaren berrazterketa baten zai.

2009ko uztailetik Israelek kargurik gabe atxilotu zuela salatzeko ekin zion protestari eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen du. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak. Aska dezatela eskatzen du.

Israelek mantentzen duen atxiloketa administratiboen politikaren aurka ari da protestan Sarsak. Lege horren arabera, Israelgo agintariek palestinar bat denbora mugagabean atxilotuta eduki dezakete. Israelek dio Yihadeko kidea dela futbolaria; berak eta bere familiak erabat ukatu dute salaketa eta inongo frogarik ez dutela erantzun dute. 30 kilo galdu ditu protesta hasi zuenetik familiaren arabera.

Joan den maiatzean Israelek onartu zuen isolamendu zigorrak etetea, preso palestinarrek bisita gehiago izatea eta atxiloketa administratiboak ez berritzea. Horren ostean, Palestinako 2.000 preso inguruk gose greba amaitzea erabaki zuten. Baina Sarsakekin batera, Akram Rikhawi izeneko presoa ere gose greban da eta 56. eguna du azken horrek. Jokalariaren ustez, ez dira nahikoa Israelek hartutako konpromisoak. Aska dezatela eskatu du eta gose grebarekin amaierara arte joateko prest dela esan du.

Munduko futbol jokalari profesionalen FIFPro elkarteak ere eskatu dio Israeli Mahmoud Sarsak askatzeko. Publikoki Sarsaki elkartasuna geroz eta jokalari gehiagok erakutsi diote, horien artean Sevilla taldeko Frederic Kanoutek eta Eric Cantonak.

Sare sozialetan palestinarrak eta haien kausaren aldeko ekintzaileak albistea zabaldu nahian dabiltza #MahmoudSarsak, #SaveFootballerSarsak eta #FootballsHero etiketak erabiliz. Askok salatzen dute Mendebaldeko hedabideek gaia ixilarazi nahi dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


Eguneraketa berriak daude