Fidel Castrok Kubako presidentzia utziko du


2008ko otsailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Granma eta Juventud Rebelde egunkarietan plazaratutako gutunaren bidez eman du bere erabakiaren berri Fidel Castro Kubako presidenteak. Kargua uzteko arrazoiez mintzatzean, osasun arazoei egin die erreferentzia Castrok: "Traizioa egingo nioke nire kontzientziari mugikortasuna eta dena ematea eskatzen duen ardura beteko banu, ez bainago hori eskaintzeko baldintza fisikoetan. Dramatismorik gabe esaten dut". Hilaren 24an aukeratuko dute presidente berria; 2006ko uztailetik Raul Castrok –Fidelen anaiak– betetzen du kargu hori, behin-behinekoz, baina ez dakigu igandean presidente hura izendatuko duten ala ez.

 

Kubari buruz ARGIAn:

- Margarita Lotina: "Euskalduna izan nahi dugu Kuban" (Jon Arizkun. 2007-11-18, 2.111. zenbakia)

- Nolako Kuba ezagutuko ote dute? (Igor Garmendia. 2007-01-21, 2.072. zenbakia)

- Korea eta Kuba: petroliorik gabeko etorkizun eredu bi (Pello Zubiria, 2007-01-01)

 

Multimedia hemeroteka:

- Argazki galeria: Fidel Castro Resigns as President (The New York Times)

- Argazki galeria: Fidel deja la presidencia (El País)

- Argazki galeria: Fidel Castro, un demi-siècle de pouvoir à Cuba (Le Monde)

- Bideoa: Ailing Cuban leader retires (BBC)

- Bideoa: Fidel Castro resigns (CNN)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
187 herrialde agertu dira Kubako blokeoa amaitzearen alde, eta soilik bi kontra: Israel eta AEB

Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).


Kubak 17 urtez Pentagonoan infiltratu zuen espioia aske, 20 urte espetxean egin ostean

AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain... [+]


Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Habanan egindako elkarrizketa baten bigarren atala izan liteke hau. 2011ko ekainaren 19an ARGIAren orrialdeetan mintzatu ginen Holguineko (Kuba) gotzainarekin. Francok estatu-kolpea jo zuen garaian Legazpiko alkate Daniel Arangurenen eta Emilia Etxeberriaren semea dugu, gurasoen... [+]


2022-11-22 | ARGIA
Pablo Milanés abeslaria hil da

Pablo Milanés abeslari kubatarra zendu da, 79 urterekin. Madrilen eman ditu azken urteak, baina han eta hemen kontzertuak eskaini ditu, azken unera arte.


Eguneraketa berriak daude