Skate-a, Street Art-a eta zuzeneko musika uztartzen dituen Festilasai ekimena Miarritzera itzuliko da asteburu honetan.
Festibala Skate Park elkartearen eta Mizanbu gaztetxearen arteko elkarlanari esker sortu zen eta aurten hamaseigarren edizioa ospatuko da.
Rock, punk, electro, ragge edo folk, programazio anitza hitz eman dute antolatzaileek: Gezi taldea, Sega Sound killer, Pog Mahone edota Willis Drummond, besteak beste.