argia.eus
INPRIMATU
“Linux sistemarekin ordenagailuak askoz hobeto joaten direla konturatzen dira erabiltzaileak”
  • Duela urtebete Leongo Agustinoen eskolak  ordenagailuetan Windows sistema operatiboa Linux sistema librearengatik aldatu zuen. Fernando Lanero Leongo Agustinoetako informatika irakaslea izan da aldaketaren sustatzailea.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko maiatzaren 21

Egun 120 ordenagailu dituzte eskolan, denak Ubuntu 14.04 bertsioarekin. Laneroren arabera erabiltzaileen asetze maila oso altua da: “Hasieran planteatu genuena baino ordenagailu gehiagotan egin dugu aldaketa, ordenagailuen errendimendua asko handitu delako”.

Migrazio prozesuaren hasiera zaila izan bazen ere, pausoz pauso sistema librea ikastetxeko ordenagailuetara hedatu zuten. Lehengo Firefox instalatu zuten ordenagailuetan. Gerora OpenOffice. Ostera, joan den urtean, Ubuntu instalatu zuten.

Sistemarekin baino, arazoak eskolaz kanpoko aferekin eta gaiekin izan dituztela adierazi du Lanerok: Argitaletxeekin, edota Gaztela Leongo batzordeak besteak, beste.

2014-2015 ikasturtean 35.000 euro aurreztu dituzte Laneroren arabera, beharrezko Microsoft sistemako lizentziak eta berritze eta software komertzialetan ordainduko zutena, alegia: “Interesgarriagoa zaigu diru hori gure ikasleen hezkuntzan inbertitzean eta ez Microsoft eta antzeko software multinazionalei ordaintzea”.