argia.eus
INPRIMATU
Fernando Bernués eta Iñaki Salvador: “Testuak eta musikak elkar ulertu eta maitatu behar dute; bestela ez dago harmoniarik”
2006ko ekainaren 20a

Fernando Bernués: "Batzuetan, lataratutako musikak, obran sartu baino, handik ateratzen nau, trikimailua erakutsiko balizute bezala delako. Dena den, ez naiz fundamentalista. Inoiz erabili izan dut grabatutako musika. Ondo erabilita, ondo gera daiteke. Baina aukeratzerik badut, nahiago dut zuzeneko musika".


Iñaki Salvador: "Gure lan egiteko prozesua modu dibulgatzailean azaltzea polita da, baina horretan geratzen bada, istorioari nolabaiteko jeinutasun ukitua emateko arriskua duzu. Eta kontua ez da hori. Gaixoak gu. Profesionalak gara, hori bai, baina nire lan egiteko moduari jeinutasun ukitua kentzea gustatzen zait".

(2006/06/20)