Fermintxo eta biok II

  • "Txaloak, irribarreak, oihuak, sufrimenduaren lepotik botatako algarak… Nola interpretatzen ahalko genuke hori guztia giza hizkuntzan? Zuei eraginiko tratu txarrek ez dute gizakion duintasuna kaltetzen?", galdetzen du Fermin Abarzuza Antropologiako ikasle Bittor Abarzuza Fontellasek.

Bittor Abarzuza Fontellas
2018ko ekainaren 25a
"Animaliei eraginiko tratu txarrek ez dute gizakion duintasuna kaltetzen?".

I. Fermintxo zezentxoa. Femintxo ttikia da eta sendoa, ahuntzatto bat bezalakoa, hain da samurra bere jostailu aurpegia eta hain da ipurtarina, ze, irudi du esan nahi duela: goazen, jauzika egin dezagun, ostikoka ibil gaitezen orpatxekin eta larrea goza dezagun han urrutian. Bere begiak, kristalezko puxtarri beltz bi, sorgin-orratz urdin bihurrien inbidiarako; horietan gordetzen dira Fermintxoren gurasoen sekretuak, bere gurasoen gurasoengandik jarauntsiak. Eulittoak eta iteuliak sigi-saga ibiltzen dira bere aurpegittoaren inguruan, bere ametsak eta gogoetak harrapatu nahiko balituzte bezala... Galdetzen diot neure buruari ea bere begiek ez ote duten oroimenik izanen, ortzi-mugari so geratzen baita Fermintxo, izanen balute bezala; lehenengo arbasoaren memoria, Urorena, begi-nini ttikiez haratago.

Larrean lasai bazkatzen da eta noizbehinka niregana etortzen da lasterka, zirikatzera bere jolasetan laguntzeko. Zabu ikusezina kulunkatzen duten bi zuhaitz bikietara hurbiltzen da, ezkutatzen naizen eta amets egiten dudan lekuraino, jendea nire bila ibiltzen den bitartean, galduta ez ote naizen ibiliko beldurrez. Noiz edo noiz, han gelditzen da Fermintxo, lasai bazkatzen, bere ipurdiari hazka eman nahi diozularik, bare gelditzen da, katua bezala, urrumaka hasten dena, eta, buztana dilindan ibiltzen da kontent dagoela seinale. Beste batzuetan adeitasunezko zaplazteko maniatsu bat bizkarrean ematen diozularik, bere larruak hauts gorrikarazko zurrunbilo ttipi bat aireratzen du usin eginen balu bezala eta ihesi egiten du trosta jolasgarrian.

II. Amesgaizto gorrien gauak. Librea da, inorena ez; Fermintxok ez dio inori kalte egiten. Beltz beltza da, hondartzako harri biribila bezalakoa eguzki hezearen azpian, ikatzaztua. Noizean behin, lotan dagoenean, ematen du amets egiten duela, ikara laburrak bezala sorten baitu bere gorputz ttipi kotoiztuak. Bere ametsetan hegan egiteko gauza da eta arkakusoak egiten duen jauzia bezain luzea egiten du salto berak, gutxienez txirrikatik zintzilik dagoen lastozko fardoaren gainetik lurrerainokoa, bere sabelean kilikak txioka dituelarik.

Baina, zenbaitetan, Fermintxok amets gorriak ere baditu. Gero eta handiago eta indartsuago egiten dela amesten du eta erretzen duen eguzkipera botatzen dutela halako ukuilu karratu eta handi batera, non ziriak sartzen dizkioten, bai eta arpoi pare bat ere, eta lantza zorroztu bat iltzatzen diotela bizkarrean, ebakitzen dutela eta zarratatzen dutela, eta garrasi egiten duela eta negarrari ekin, espata bat goitik beheraino sartzen dioten arte eta zarrata mingarria bere haragian sentitzen duelarik barnean, intziri eta negarka, buruz nahasirik; eta oinazeak jota gutxika gutxika itzaltzen dela txalo zaparraden artea. Horrengatik, Fermintxok badu zezentxo nano baten itxura, planto egin baitzion handitzeari. Fermintxok, ttikiagokoa zelarik, gogoratzen du amek eta aitek oihu egiten zietela (hiltzaileak!, hiltzaileak!) etxoletatik bigantxak eramaten dituzten gizaki horiei eta bera ezkutatzen zela amaren magalean.

Librea da, inorena ez; Fermintxok ez dio inori kalte egiten. Beltz beltza da, hondartzako harri biribila bezalakoa eguzki hezearen azpian, ikatzaztua. Noizean behin, lotan dagoenean, ematen du amets egiten duela, ikara laburrak bezala sorten baitu bere gorputz ttipi kotoiztuak

Fermintxok beldur dio gorrizko gauari, bere ittogarritasunari, beldurrari beldur dio; eta ni saiatzen naiz bere ezinegona kulunkatzen, arindu nahian, alpapazko hitzak xuxurlatuz, masustez eta mahatsez hitz eginez, belar bigun eta freskoez, betile luzeko betizu gazteez, bere ametsak zaintzen dituzten horietaz; bere arnasa mantsotu arte, salbu sentitzen den arte, bakean. Fermintxok negar egiten duenean, ez du ematen zezena denik, Zamorako astottoa baizik, bere belarriak  luzexeagoak eta alaiagoak baitira; are irudi ere egiten du kateme maniatsu eta losintxaria bezalakoa, besarkadak eta hazka-laztanak nahi dituen horietako bat, muturra zure eskuaren azpian egokitzen duelarik.

Txaloak, irribarreak, oihuak, sufrimenduaren lepotik botatako algarak… Nola interpretatzen ahalko genuke hori guztia giza hizkuntzan? Zuei eraginiko tratu txarrek ez dute gizakion duintasuna kaltetzen? Krudeltasuna zilegizko bihurtzea ez al da jada iraingarria Planetako familiarentzat, Fermintxo? Gustu kontua al da? Askatasunez aukeratze kontua? Hain gutxi balio duzue animaliok halako tratamendu ezatsegina merezi duzuela? Noiz eginen da giza justizia errukiago, basati gutxiago eta zibilizatuago, Lurreko izaki guztiekin enpatikoago? Zezen-plazetan ba al du alderdi positiborik inoren heriotzak? Xahu gara gu, “kulturaz” humanizatutako animaliak izan baikara eta xahu zara zu, Fermintxo, bortxaz etxekotutakoa.

Bittor Abarzuza Fontellas.
Antropologiako ikaslea.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Zezenketak

Zezenketak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | I˝aki Etaio
Iru˝eko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


"Munduko festarik onenetan" ere torturatzen da

Sanferminak munduan parekorik ez duten festak direla azpimarratu du Iruñeko alkateak, azken egunetan egindako elkarrizketa ugarietan. Baina, munduko jairik  “onenetan” ere, 2018an, bizidunak torturatzen eta hiltzen dituzte, botere publikoaren baimenarekin.


2018-01-11 | Arabako Alea
Legealdi honetan ez da zezenketarik egingo Gasteizen

Bigantxak egiteko aukera zabalik utzi du udal gobernuak; baldintza agiria egingo duela iragarri du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.


2017-09-05 | Uriola.eus
Bilboko Piztiak konpartsa: "Etorkizuna zezenketarik gabeko hiria da"

Piztiak konpartsako Ane Ligero eta Loreto Errazti txupinera ohia irmo mintzatu dira Bilbon oraindik ere jasotzen diren animaliadun ikuskizunen inguruan. Pribilejioak eta Udalaren eta erakundeen pasibotasuna kritikatu dituzte.


2017-08-02 | Lander Arbelaitz
Azpeitiko zezen plazaren "alde iluna" azaleratu du Askekintzak argazkien bidez

Azpeitiko San Inaziotan zezenketak antolatu dituzte urtero legez. "Ezkutatu nahi duten errealitatea" erakutsi nahi izan du Askekintzak ARGIAra igorritako argazkiekin. "Indarkeria espezista bortitzaz gain, euskal jendartean indarkeria espezistaren normalizazio kezkagarria islatzen da" beren ustez.


2017-05-03 | Axier Lopez
Zezenketak dinosaurioen arora bidal ditzagun

Zezenketen abolizioaren aldeko borroken Frantziako federazioaren azken bideoa asko zabaltzen ari da sarean. Eta egia esan, bideoa ikusita, nekez geratuko zara indiferente mezua, irudiak eta efektu bereziak ederki josi dituztelako bideo labur batean. Bideoaren mezu laburrak euskaratuta ekarri dugu bideoa gurera.


Galdeketa egin arte zezenketak gelditzeko eskatu dute Donostian

Donostia Antitaurina Orain plataformak eskatu dio Donostiako Udalari herri galdeketa egin arte zezenketak bertan behera utz ditzala “badaezpada”.


2016-12-14 | Arabako Alea
Ez da zezenketarik izango 2017ko Gasteizko jaietan

Zezenketak kudeatzeko lehiaketa hutsik geratu da eta Udalak bertan behera uztea erabaki du.


Kataluniako gobernuak zezenketen aurka egiten jarraituko du

Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Katalunian zezenketak debekatzen zituen legea. Kataluniako gobernuak erabakiari aurre egingo diola aurreratu du, kataluniarren nahiak betetzeko.


2016-09-27 | ARGIA
Donostiako epaitegi batek bertan behera utzi du zezenketei buruzko galdeketa

2017ko otsailaren 17an Donostian egitekoa zen galdeketa bertan behera utzi du Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2. epaitegiak, Carlos Urquijoren helegiteari bide eman ostean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude