"Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, ardi, gazta edo dena delako, euskal. Liburuak eta diskoak gero. Euskal esaten diogu eta erdarazko liburuak zenbatu dituzue? 100 razones para dejar de ser español dio Jose Mari Esparzak bere liburuan, baina oraindik espainolen hizkuntzan mintzo zaigu, Euskal liburu eta disko azokan. Arrazoi bat gehiago beharko du oraindik, euskalduna izateko (...) Euskara gutxiengo izaten ari da, euskal liburu eta disko azokan ere. Eta ez da ezer pasatzen, ez dago krisi berbarik horregatik". (2006/12/12)