Feminismoaren haziak landatzeko deia egin du Emakumeen Mundu Martxak

  • Abian dira Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarako prestaketa eta deialdiak. Oraingoan aldarrikapen eta borroka feministak Euskal Herriko txoko guztietan ereiteko deia egin dute antolatzaileek bideo baten bidez. 


2015eko ekainaren 15an - 12:48
Irailaren 28tik urriaren 4era bitartean igaroko da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik (argazkia: youtube)

2015eko ekintzan haziak dira elementu nagusietako bat, elikadura burujabetzaren ikur. Antolakuntzatik ekintza sinbolikoa proposatu dute norbanako zein kolektibo guztiei zuzenduta: benetako ereite baten bitartez, tokiko hazi edo landare bat landatuz, feminismoaren aldarrikapenak zabaltzea ahal bezainbeste tokitan.

Irailaren 28tik urriaren 4era bitartean igaroko da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik. Martxoaren 8an hasi zuen bere ibilbidea Europako Karabana Feministak Kurdistanen, eta orduz geroztik Europako hamaika herritatik dabil gelditu gabe.

Eredu kapitalista heteropatriarkalaren aurrean alternatibak azaltzea du helburu Emakumeen Mundu Martxak, eta horretan dihardute herrialde ugaritako milaka emakume parte-hartzaileek.

Urriaren 17an amaituko da Europako Karabana Feminista Coimbran (Portugal).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude