Felix Padin frankismoaren aurkako borrokalari historikoa omenduko du CNTk

  • Felix Padin, frankismoaren aurkako borrokalari anarkista historikoa omenduko du CNTk urriaren 18an Bilbon.


2014ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Felix Padin Miranda de Ebroko Auzitegian, abuztuan, epailearen aurrean deklaratu aurretik. (Argazkia: @CNTsindikatua)

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da “La Huella” monumentuaren aurrean. Bertan egongo dira Pedro Serna CNTko ordezkari nagusia, euskal mugimendu memorialistako kideak eta CNT sindikatuan memoria historikoa lantzen duten ordezkariak.

Urriaren 7an hil zen Padin 98 urte zituela. CNTko kideak abuztuan deklaratu zuen lehen aldiz Argentinako Maria Servini epaileak frankismoaren krimenen kontra daraman auzian. 1936ko gerran eta ondoren bizitakoak kontatu zituen bertan: sei urtez "langile batailoietan" ibili zen esklabo.

14 urte zituenetik borrokan

Bigarren Errepublikaz geroztik ekin zion Padinek militantzia aktiboari 14 urte zituela, faxistak gerra prestatzen zebiltzala jakitun. Gerra hasi ondoren, batailoi anarkistan jardun zuen Bilbo defendatzen, 1937an preso hartu zuten arte. Hurrengo sei urteetan hainbat kontzentrazio eremutan egon zen.

Padinek ez zuen etsi bere ideien borrokan. Gerra bukatu ostean, CNT sindikatu anarkista berpizten lagundu zuen Miranda de Ebron eta Frankismoaren aurkako borrokan aritu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude