argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herrian gerra zikina erabili zutela aitortu du hitzerdika Felipe Gonzalezek
  • PSEk ez omen du lehenago hauteskundeetan hain emaitza txarrik izan, "egin genituenak egin arren". Espainiako presidente ohiaren hitzek estatu terrorismoa gogora ekarri eta hautsak harrotu dituzte.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 29a

PSOE barruko liskarren inguruan jardun zen SER irratian González. Pedro Sánchez alderdi horretako idazkari nagusiarekin oso kritiko azaldu zen, EAEko eta Galiziako emaitza kaskarren ostean zirriborratutako bideorria zela-eta. Gonzálezek, elkarrizketaren momentu batean honela esan zuen: "Inoiz ez ditugu hain emaitza txarrak izan Euskadin, egindakoak egin arren".

Esaldi laburra, abstraktua eta zehazgabea. Baina hala ere hautsak arrotu ditu, datorren tokitik etorrita. Presidente ohia behin baino gehiagotan izan da GAL eta bestelako estatu terrorismoko aferen ingurumarian susmopean. 2012an La Sextako Salvados programan aitortu zuen ETAko buruzagitza oso "lehertarazteko" aukera izan zutela eta elkarrizketa horretan zalantzak azaldu zuen agian gaur horixe egingo zuela.