Felipe Borboikoak pika bat jarri du Nafarroan

  • Juan Carlos Borboikoak Espainiako errege kargua utziko duela iragarri ostean lehenbiziko agerraldi publikoa egin du haren oinordeko Felipek. Leireko monasterioan izan da, Nafarroan, Vianako Printzea Saria banatzeko ekitaldian.


2014ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Vianako Printzearen sari banaketan hitz egin du Espainiako tronuaren oinordekak (argazkia: EITB).

“Gaurko egunak esanahi berezia dauka, astelehenean Erregeak abdikatzeko erabakia eman ostean”, adierazi du Espainiako tronuaren oinordekoak bere hitzaldiaren hasieran. Agerraldia probestu du adierazteko Espainiako parlamentuaren prozedura errespetatuko duela eta “Espainia zerbitzatzen” jarraitzeko borondatea daukala.

Nafarroari hitzak

Juan Carlos Borboikoaren semeak Nafarroarentzat ere izan ditu hitzak. “Gure aberria den Espainiaren jatorrizko orubeetako bat” hitzak erabili ditu herrialdea definitzeko eta gaineratu du “gertutik” jarraitzen duela  “Foru Erkidego honen errealitatea”. Leiren egindako hitzaldia baliatu du Nafarroaren espainiartasuna defendatzeko.

Espainiako Estatuak bizi duen egiturazko krisiaz iritzia emateko ere probestu du Espainiako printzeak. “Garai zailak” bizi dituztela esan ondoren, “onura komuna” lehenestea beharrezkotzat jo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude