FCC eta GHKra martxa eta Erraustegiaren Zorraren Festa deitu dituzte Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutikek

  • Larunbata honetan izango da, Hernanin. Herritar guztien osasuna eta dirua gutxi batzuen etekinaren zerbitzura jartzea salatzen dute deitzaileek. Erraustegia eraiki nahi duten enpresak (tartean FCC) eta enpresa hauek hautatuko dituztenak (GHKko batzarkideak) nor diren publikoki seinalatuko dituzte martxa zaratatsuaren bidez. Ostean egingo den Erraustegiaren Zorraren Festan jasotzen dituzten ekarpenak Ertzaintzak Gipuzkoa Zutiki jarritako isunak ordaintzeko izango dira.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutikek elkarrekin egin dute GHK-ra martxa egiteko deialdia.

2016ko urriaren 26an - 07:49

 

12:00etan Hernaniko Plaza Berritik abiatuta FCC eta GHKra martxa zaratatsua

 

Urriaren 27an amaitzen da erraustegiaren lizitaziora aurkezteko enpresek duten epea. Iñaki Petxarromanek Berrian idatziriko artikulu mamitsu honetan dituzu aurkeztu direnak, eta Pello Zubiriak Zero Zabor blogean eman du erraustegiaren aholkularitza teknikoa egingo duen IDOMen berri. Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak ahalik lasterren hautatuko ditu enpresak eta hori salatzeko, martxa zaratatsua egitera deitu dute Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutikek FCCra (aurkeztu den enpresetako bat) eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortziora (errausketari buruzko erabaki guztiak hartzen dituzte bertako batzarkideek). Zarata ateratzeko era guztietako tresnak eramatea eskatu diete herritarrei.

Erraustegiaren Zorraren Festa

Martxatik ostean, Erraustegiaren Zorraren Festa egingo dute Hernanin. Kartelak erakusten duenez, herri bazkaria egingo da 14:00etan (ez da aurrez izenik eman edo txartelik hartu behar), eta bazkalondoan bertsolariak, poesia, haur-jolasak, margoketa-lantegia eta musika emanaldiak izango dira: Duo do Portu, Morau eta DJ Miauren eskutik.

Fanzine bat ere aterako dute, eta festan biltzen den dirua Gipuzkoa Zutiki Ertzaintzak jarri dizkion isunak (hemen lehenak, eta hemen hirugarrena) ordaintzeko izango da. Identifikatutako kide kopurua kontuan hartuta, isunetan 9.000 euro inguru jaso ditzaketela aurreikusi du Gipuzkoa Zutikek eta poltsa komuna osatzeari ekin dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


Eguneraketa berriak daude