FARC eta Kolonbiako Gobernua negoziazio mahaira itzuliko dira

  • Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek bake akordioaren inguruan erreferenduma egiteko lege aldaketa bat egingo zuela esan ostean gerrillak negoziazio mahaitik altxatzea erabaki zuen aurreko Ostiralean.


2013ko abuztuaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kolonbiako Gobernuak eta FARCek azaroaren 19an ekin zioten bake negoziazioei Habanan. Argazkia: eitb.com

Orduan Santosek Kolonbiara itzultzeko agindu zion gobernuaren ordezkaritzari, “etenak egitea edo erabakiak hartzen dituena ez da FARC” adieraziz. Tentsioa nagusi den testuinguru honetan berrartuko dituzte elkarrizketak gaur Habanan.

FARCeko zuzendaritzako kide den Rodrigo Londoño Echeverri Timochenkok  gogor kritikatu zuen Santos presidentea, esanez, egin nahi zuen erreferendumaren atzean bere hauteskunde aspirazio pertsonalak zeudela. Galdeketa, hauteskunde egunez egiteko Santosen asmoa, ez dela ematen duen bezain argia ohartarazi zuen Londoñok, “hori ez litzateke akordio bat izango”.

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek azaroaren 19an ekin zioten bake negoziazioei Habanan. Guztira bost puntu dituzte lantzeko bi aldeek. Nekazaritza eta lur banaketaren inguruko puntua adostu ostean, parte hartze politikoa, narkotrafikoa, biktimen minaren aitormena eta gatazkaren amaieraren inguruan oinarriak jarri eta adostasunak lortzeko asmoa azaldu dute bi aldeek, Kolonbiako gatazkarekin behin betiko amaitzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: FARC
FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


2023-01-02 | Leire Artola Arin
Su-etena adostu dute Gustavo Petrok eta bost talde armatuk ekainaren 30era arte

Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]


2022-09-19 | ARGIA
“Erabateko bakerako” elkarrizketak hasi dituzte Kolonbiako Gobernuak eta FARCeko disidentziek

Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.


2022-05-29 | Xuban Zubiria
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

Kolonbiak pasa den urtean bizitako eztanda sozialaren erdian argitaratu zuen Alberdaniarekin Freytter elkarteak Confieso que he cumplido con la amistad (Aitortzen dut, laguntasunarekin bete dut). Alberto Pinzón mediku eta militante historikoaren ibilbidea laburbiltzen... [+]


2022-02-09 | Ibai Trebiño
FARCeko disidenteak eta ELN, gerra bete-betean

Kolonbia eta Venezuela banatzen dituen mugan, Kolonbiako Arauca estatuan, gerra bortitza piztu da azken hilabeteetan ELNren eta FARCeko disidenteen artean. Baina zer ari da gertatzen? Ideologiaz harago, muga-eremu baten logikatik ulertu behar da gatazka, mugalde estrategikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude