FARC-ek ez duela bahiketa gehiago egingo iragarri du

  • Kolonbiako FARC taldeak ez duela bahiketa gehiago egingo eta orain arte bahituta dituzten hamar militar eta polizia aske utziko dituela iragarri du komunikatu baten bitartez. FARCeko webgunearen bitartez zabaldutako iragarpenaren harira Juan Manuel Santos, Kolonbiako Gobernuko presidenteak bahiketak egiteari uztea pauso garrantzitsutzat jo du hala ere, pauso hori ez dela nahikoa esan du. 


2012ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
FARC-eko gerrilariak

Erabaki honekin finantziazioa lortzeko zibilen bahiketak ere albo batera utziko dituela esan du FARC-ek. Bahiketen bukaera behin eta berriz Piedad Cordoba buru duen Kolonbiako Bakearen aldeko taldeen (CCP) egindako eskaria izan da. 

Kolonbiako Gobernuari azken urteetako irtenbideetatik ezberdina izango den irtenbidearen inguruan "serio" pentsatzeko gonbitea egin dio FARC-ek. Horrez gain, irtenbide hori, konfrontazio erregularizazioaren akordioarekin eta preso politikoak askatuz has dadila eskatu du.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude