argia.eus
INPRIMATU
Fagor Etxetresnen galerak kooperatibistek ordaindu beharko al dituzte?
  • Bazkideek enpresaren galera gizarte kapitalean egindako ekarpenekin, beren ondasunak sartu gabe ordaindu dezaketen aztertzen ari da kooperatiba.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 18a
Kooperatibako bazkideak ikertzen ari dira enpresaren galerak beren ondasunik ikutu gabe ordaintzea, inbertitutako diruarekin.

Noticias de Gipuzkoak argitaratu du, kontsultatutako zuzenbide iturrien arabera Fagor Etxetresnen kasuan merkataritza-legedia aplikatu beharko litzatekeela. Hortaz, langileek ez liokete zorrari beren ondasunekin erantzun beharko, enpresan inbertitutakoarekin baizik. Bestalde baina, Kooperatiben Euskal Legea dago tarteko, zeinak bazkideak egiten dituen galeren erantzule.

Iturri berberen arabera, halere, Eusko Jaurlaritzak bere garaian onartutako legeak akatsak eta hutsuneak ditu, eta “legeak interpretazio objektu” direla adierazi dute.

Gaur 12:00etarako manifestazioa deitu dute Arrasaten. San Andresko lantegitik abiatuko da martxa eta Olandixon, Mondragon Taldearen bulego orokorretan bukatu.