Fagor Etxetresnak, urritik aurrera berriz martxan

  • Jarduera komertziala irailean hasiko du Fagor Etxetresnen jabe berri den CNA Taldeak, urrian produkzio industriala abiarazteko asmoarekin.

Goiena @goiena
2014ko uztailak 30
Cata eta CNAko ordezkariak asteartean Fagor San Andresen emandako prentsaurrekoan (argazkia: Goiena).

Hala jakinarazi dute Fagor San Andresen emandako prentsaurrekoan. Lehenengo abiaraziko dituzten plantak izango dira Garagartzakoa eta Eskoriatzakoa; edozelan ere, negozio unitate guztiak jarriko dituzte martxan, baita Bergarako Geyser-Gastech-ena eta Edesarena ere.

Erabiliko diren markak

Produktuak merkaturatzeko orduan Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid markak erabiliko ditu CNA Taldeak, bereak dituen Cata, Nodor eta Apelson markekin batera (hortik datorkio, hain justu, CNA izena).

Fagor Taldearekin hitzartu du hori talde kataluniarrak, 30 urterako hitzartu ere.

Sortuko diren lanpostuak

Lau urtean 840 lanpostu sortuko dituela aurreikusi du CNA Taldeak. Gehienak Garagartzarako izango dira, eta Bergararako, ondoren. Ondorengoak dira aurreikuspenak lantegiz lantegi eta negozioz negozio.

- Garagartza cooking: 257 lanpostu lehen urtean; 265 bigarrenean; 270 hirugarrenean eta 289 laugarrenean.

- Garagartza washing: 48 lanpostu lehen urtean; 70 bigarrenean; 76 hirugarrenean eta 84 laugarrenean.

- Garagartza dishwashing: 24 lanpostu lehen urtean; 40 bigarrenean; 45 hirugarrenean eta 51 laugarrenean.

- Garagartza zerbitzu nagusiak: 48 lanpostu lehen urtean; 48 bigarrenean; 48 hirugarrenean eta 48 laugarrenean.

- Cooling: 57 lanpostu lehen urtean; 65 bigarrenean; 71 hirugarrenean eta 78 laugarrenean.

- Eskoriatza: 65 lanpostu lehen urtean; 65 bigarrenean; 65 hirugarrenean eta 65 laugarrenean.

- Bergara: 141 lanpostu lehen urtean; 141 bigarrenean; 141 hirugarrenean eta 141 laugarrenean.

GUZTIRA: 705 lanpostu lehen urtean; 775 bigarrenean; 805 hirugarrenean eta 840 laugarrenean.

[Albiste honetako edukien jatorrizko bertsioak Goienaren webgunean argitaratu dira: "Urrian hasiko du CNAk produkzio industriala, Garagartzan eta Eskoriatzan", "Sortuko diren lanpostuak, lantegiz lantegi" eta "Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid markak erabiliko ditu CNAk". Hedabide horren CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri ditugu ARGIAra]

Kanal hauetan artxibatua: Fagor  |  Eskoriatza  |  Bergara

Fagor kanaletik interesatuko zaizu...
Euskara ikasteagatik ARGIA opari

Bizi honetan batzuk zortekoak dira, irakurle. Nik behintzat ume umetatik ikaskide eta lagun batzuk izan ditut zozketa bakoitzeko zerbait tokatzen zitzaienak, eta ni berriz beti ondoan, esku hutsik normalean. Fagor enpresan euskara taldeetan dabiltzanen artean urtebeterako harpidetzak zozketatu dituzte, eta seguru nago hor ere badagoela aipatu zorteko pertsonarik. Baina tira, ez natorkizue zorteaz hitz egitera, zozketaz baizik.

Fagor kooperatibak lehendik bazuen ARGIArekin harremanik, baina... [+]


Beti euskaraz egingo lizukeen lankidea egunero alboan bazenu zuk zer egingo zenuke?

Fagor Arrasateko (Markina) eta JMAko (Arrasate) langileei esan zieten ea euskararen erabilera areagotzeko Eusle metodoa probatu nahi zuten. Eusleak, beti euskaraz egingo zuten langileak izango ziren, gainerakoentzat ez zen derrigorra izango euskaraz aritzea. Bi hilabeteko esku-hartzeek emaitza onak izan dituzte.


2015-10-22 | Hamaika Telebista
Kaltetuak ahaztu ditugu?
MULTIMEDIA - Ertzak

Santurtziko AGR-207 auzian etxebizitza galdu zutenen 30 familien egoera, AHTko lanen ondorioz euren lur eta baserrietan kalteak bizi izan dituztenen errealitatea, eta Eroski eta Fagorren finantza ekarpenen auzian kaltetuak izan zirenak gertutik ezagutu dituzte Ertzak saioan.


2015-09-29 | ARGIA
13 enpresak euskararen normalizazioa bultzatzeko taldea sortu dute

Kontseiluak amua bota eta euskararen normalizazioan dagoeneko pauso garrantzitsuak eman dituzten enpresek heldu egin diote proposamenari. Besteentzat eredu izan nahi dute, baita akuilu lana egin ere.


2014-09-18 | Judith Perez
Edesaren Basauriko fabrika lekualdatu dezakeela jakinarazi du Catak

200 enplegutik 65 mantenduko dituela iragarri du enpresa kataluniarrak, baina ez du konfirmatu fabrikak Basaurin jarraituko duen ala ez. Izan ere, Cata Edesaren marka eta makineriaren jabea da, baina ez ordea pabiloi eta bulegoena.


2014-07-29 | ARGIA
Fagor Etxetresnak Catari saltzea erabaki du epaileak

Pedro Malagon Donostiako merkataritza arloko epaitegiko buruak gaur zuen azken eguna Fagor Etxetresnak enpresa noren esku geratuko den erabakitzeko. Cataren eskaintzaren alde egin du eta beraz talde kataluniarraren esku geratuko da Arrasateko enpresa.


Fagor Etxetresnak erosteko 705 lanpostu mantentzea eskaini du Catak

Talde katalanak 42,5 milioi euro ordainduko lituzke kooperatibako lantegiengatik, Cevitalek baino 14 milioi gehiago. Asteartean egin zituzten publiko eskaintzak Donostiako Merkataritza Auzitegian.


2014-03-27 | Iera Aranburu
Fagorreko 857 langile ohi birkokatu ditu Mondragonek

Mondragon Korporazioak lortu du Fagor Etxetresnetako 857 bazkide 55 kooperatibatan birkokatzea.


Fagor Etxetresnen likidazioa onartu du epaileak

Fagor Etxetresnak eta Grumal, Edesa eta Proiek filialak desegin ditu Donostiako magistratuak. Hala, konkurtso-administratzaileek likidazio plan bat aurkeztu beharko dute hamabost eguneko epean. Cevitalek Frantziako markak erosteko zabaldu duen negoziazioa bere horretan dago oraindik.


2014-02-13 | ARGIA
Mondragonek onartuko al du Edesaren bideragarritasun plana?

Mondragon Taldeak Edesako zenbait bazkidek aurkeztutako bideragarritasun proiektua aztertzen jarraitzen du. Plan horren helburua da Confort............................


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude