argia.eus
INPRIMATU
Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa sortzea bozkatuko du Mondragon korporazioak
  • Mondragon kooperatiba taldeko 650 bazkide konpromisariok batzar ororkorra egingo dute gaur. Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa sortzeko zuzendaritzaren proposamena bozkatuko dute.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 13a
Fagor Etxetresnak-eko bazkideek soldatak jaistea onartu duten ala ez jakinaraziko dute gaurko batzarrean.

Fagor Etxetresnak taldeak 89 milioi euroko galerak izan zituen 2012an, eta 70 milioi euroko funtsari esker "egoera berregituratzea" du xede zuzendaritzak: "Mondragon talderentzat onena litzateke proposamena onartzea".

Duela astebe, soldatak %6,48 murriztu ala ez bozkatu zuten Fagor Etxetresnak taldeko bazkideek, Arrasaten eta Basaurin egindako batzarretan. Bozketaren emaitzak gaur jakinaraziko dituzte.