Facebookek publiko egin ditu 14 milioi erabiltzaileren mezu pribatuak

  • Maiatzaren 18 eta 27a bitartean softwarean emandako "akats" baten ondorioz, txat eta talde itxien bidez erabiltzaileek bidalitako mezuak publiko egin dira.


2018ko ekainaren 08an - 12:55

Facebookek ez du argitu ez zein den akatsaren jatorria, ezta zergatik gertatu den gertatu dena. Erin Eganek, konpainiako pribatutasunaren arduraduna denak, barkamenak eskatu ditu. Facebook kaltetuak izan diren pertsonei gertakariaren berri ematen hasi da, gertakariaz geroztik beraien pribatutasun aukerak publiko izatera pasatu ez direla behatzeko eskatuz.

Gertakaria "akats" bati egotzi dioten arren, honakoa ez da Facebooken erabiltzaileen pribatutasuna kaltetzen den lehen aldia. Denboran oso gertu, martxoan zalaparta eragin zuen sare-sozialaren erabiltzaileen onarpenik barik eman zen datuen filtrazio masiboak. The New York Times eta The Guardian egunkariek argitaratu zutenez, Cambridge Analytica enpresak ilegalki eskuratu zituen Facebookeko 50 milioi erabiltzaileren datuak, Donald Trumpen 2016ko kanpainaren mesedetan erabiltzeko. Eskandaluaren ostean, Facebooken sortzaile eta aholkulari Mark Zuckerbergek sare-sozialaren jardueraren gaineko galdera zuzenenak saihestu egin zituen Europako Parlamentuan.

Facebook bezalako sareko erraldoien laguntzarekin nola zelatatzen gaituzten hizpide izan du Lander Arbelaitz kazetariak Larrun aldizkariko azken zenbakian. “Hartu gogoan GAFAM hitza. Interneteko bost enpresa indartsuenak izendatzeko erabiltzen da: Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft. Estatuek baino, enpresa handiok zelatatzen dituzte herritarrak, Julian Assangeren arabera”, azaltzen du bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pribatutasunaren babesa
AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


2024-03-10 | Diana Franco
Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude