Facebook pribatutasun politika aldatzera behartu du AEBetako gobernuak

  • "Facebook gardentasun eta pribatutasunaren inguruko kontrolaren buru jartzeko konpromisoa hartu dut". Mark Zuckerberg, Facebook sare sozialaren sortzaileak bere blogean idatzitako hitzak dira, AEBetako Merkataritza Batzorde Federalarekin (FTC) akordio batera iritsi ondoren. Hain zuzen ere, agentzia horrek behartu du sare soziala pribatutasunaren inguruan aldaketak egitera, erabiltzaileari eskaintzen zaizkion baldintzak betetzen ez dituela salatu baitu.


2011ko azaroaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Facebookek, 2009an egindako aldaketen ondorioz, aurrez zehaztutako konfigurazioa ezartzen die erabiltzaileei. Gainera, erabiltzailearen datuak (atsegin duen edukia, partekatuak, iruzkinak...) agerian jartzen ditu automatikoki, ezkutatzeko aukerarik eman gabe. Orain, kexen aurrean amore eman behar izan du eta bere politika aldatzea onartu. Akordioaren arabera, sare sozialak hitz emandakoak beteko dituela ziurtatzeko neurriak hartu beharko ditu, haien artean erabiltzaileei edukiak elkarbanatzeko baimen esplizitua eskatzea. Facebookek neurri horiek noiz eta nola hartuko dituen ikusteke dago oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Facebook
2024-03-10 | Diana Franco
Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]


Gorroto-diskurtsoak aurkitu dituzte Facebook eta Googleren adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko datu-multzoan

Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


Eguneraketa berriak daude