Facebook New Yorkeko burtsan kotizatzen hasi da gaur

  • Facebook sare soziala New Yorkeko burtsara atera da gaur, akzio bakoitza 38 eurotan saltzen dela. Azken hilabeteetan ikusmin handia sortu du konpainiaren estreinaldiak eta eskaria ikaragarria izan da. Guztira 421 milioi akzio jarriko dira salgai, beraz 16.000 milioi dolar inguru bilduko ditu Facebook-ek. Gauzak horrela, enpresaren balioa 100.000 milioi dolarretik gora igoko da eta AEBetako enpresa batek eskaintzaren unean izan duen gehiengo historikoa izango da.


2012ko maiatzaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Facebook burtsara ateratzeak ikusmin handia sortu du.

2004. urtean Mark Zuckerbergek Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortutako komunitate txikia munduko konpainiarik garrantzitsu eta baloratuenetakoa bilakatu da.

Gaur egun, sare sozialak 900 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu munduan, biztanleria osoaren zortziren bat, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Facebook
2024-03-10 | Diana Franco
Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]


Gorroto-diskurtsoak aurkitu dituzte Facebook eta Googleren adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko datu-multzoan

Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


Eguneraketa berriak daude