Eztena antzerki jaialdia ospatuko dute Errenterian ostegunetik igandera

  • Eztena antzerki egunak ospatuko dituzte ekainaren 18tik 21era Mikelazulo kultur elkarteak eta Zizt! elkarteak antolatuta. Arte eszenikoei eskainitako topagunea izanen da Errenteriako ekimena. 


2015eko ekainaren 18an - 12:02
Ekainaren 18tik 21era ospatuko dituzte Eztena antzerki egunak Errenterian (argazkia: eztena.info)

Egitarau zabala osatu dute jaialdiaren antolatzaileek. Ostegunean emango diote hasiera “Piezak” izeneko ekitaldiarekin. Bertan, Euskal Herriko sei konpainiak beren lanak eskainiko dituzte, guztiak sortze prozesuan dauden piezak. Obra horien sortzaileekin lanen bilakaeraz hitz egiteko aukera izanen du publikoak. 18:00tatik aurrera izango da hau Mikelazulon, festa giroan eta pintxo potearekin bat eginez.

Hurrengo egunetan ere obra ugari ikusteko aukera izanen da herriko hainbat tokitan: Panier zubiaren alboan, herriko enparantzan edota Niessen kulturgunean, besteak beste.

Zenbait antzezlan talde txikientzako izango dira, eta horietarako sarrerak aurrez eskatu beharko dira jaialdiaren helbide elektronikora mezua bidaliz: eztenasarrerak@gmail.com

Antzerkigileak eta publikoa elkarrengandik gerturatzeko ahalegina da berrikuntza hau.

Antolatzaileek adierazi dute Eztena jaialdia Euskal Herriko arte eszenikoen elkargune izatea nahi dutela, harremanak saretu eta elkarren proiektu eta lanak ezagutzeko topaketa. 

Horretaz gain, eduki berritzaileei ateak ireki nahi dizkiete, forma dramaturgiko anitzen erakusleiho izan dadin jaialdia. Publikoaren parte-hartzea bultzatuz, antolatzaileek atzerkizaletasuna zabaltzea dute helburu. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Xabin Fernandez eta Intza Alkain. 'Kanpora sartzen' antzezlana
"Zuen bizitzan lehen aldiz, herrian ikusiko duzue GIBa"

2013an, medikuaren telefono deia jaso zuen Xabin Fernandezek (Legorreta, Gipuzkoa, 1985). Diagnostiko garbia eman zioten: GIBa. “Seropositiboa zara”. Bizitzak 360 graduko buelta eman zion orduan. Mamuak agertu zitzaizkion: beldurra, amorrua eta lotsa, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude