argia.eus
INPRIMATU
Eztabaidarako ‘Abian’ txostena publiko egin du ezker abertzaleak
  • Ezker abertzaleak sarean eskuragarri jarri du Abian txostena. Helburua herri eta auzoetan eztabaidatzea izango da. Igor Arroyo eta Marije Fullaondok aurkeztu dute eta "Zutik Euskal Herriaren potentzial guztia askatzea" dela asmoa diote.

ARGIA @argia 2016ko otsailaren 10

Bost pasarte nagusi ditu txostenak.

Batetik, ziklo aldaketa jorratzen du eta azken urteetako balantzea egin. Zutik Euskal Herriak izan duen garrantzia, estrategiaren garapenerako eremuak eta kanpo faktoreak landu dituzte.

Bigarrenik, "abagunearen gutxieneko azterketa". Bertan nazioartean eta Euskal Herrian sortu den egoeraz gogoeta egiten dute.

Hirugarrenik, Ezker Abertzalearen proiektu politikoa jorratzen dute.

Laugarrenik, "nora eta nola goaz, estrategiaren gaurkotzea: hautabide independentista" atalean, eskaintza independentista birsortzeaz mintzo dira, baita gatazkaren ondorioak jorratzeko moduez ere.

Azkenik, antolaketaz hausnartzeko irizpideak jartzen dituzte. Aitortuz Abian prozesuan jasotako "ekarpen askotan barne funtzionamoldeez eta zuzendaritza politikoaren gabeziei buruzko arazoak mahai gaineratu" direla.

Txostena lotura honetan jaitsi daiteke PDFan.