"Ezker europarrak B plana eduki behar du Greziaren antzeko egoeretarako"

  • Europako ezkerrak moneta sistema malguago baten aldeko apustua egin beharko lukeela eta "B plana" garatu beharko lukeela uste du Oskar Lafontaine Alemaniako ezkerreko Die Linke alderdiko presidente ohiak. Gako hauek krisi ekonomikotik irteteko ezinbestekoak liratekeela dio Junge Welt egunkari alemaniarrak argitaratutako artikulu batean.


2015eko abuztuaren 24an - 13:34
Oskar Lafontaine, Die Linke alderdiko presidentea izan zen 2007 eta 2010. urteen artean (Argazkia: Junge Welt)

Alemaniako ezkerra kritikatu du Lafontainek: “Europak bere gain dituen konpetentziak maila nazionalera itzultzearen aurka dago Alemaniako ezkerra, neurri nazionalista bezala ikusten delako. Komunikabide handiak enpresa handien interesak defendatzen ari dira bankuen kolaborazioarekin eta ezkerraren zati handi bat tranpa horretan erortzen da”.

Deszentralizazioaren beharraz

Lafontainek esan du Europar Batzordea eta Europar Parlamentua lobby finantzarioen aliatu bihurtu zirela argi gelditu denean, konpetentzia gehiago maila europarrera transferitzea Zuzenbide Estatu Sozialaren eta demokraziaren desegitea dela esan du.

Demokrazia eta deszentralizazioa eskutik doazela ere adierazi du. Herri mailan erregulatzea posible dena Estatu Nazional edo Europar Batasuneko arloan ere kudeatzeko aukera dagoela esan du Lafontainek.

Lafontaineren ustez, “Thomas Mann idazleak Alemania europar baten desioa zeukan. Gaur egun kontrakoan bihurtu da: Europa Aleman bat daukagu”.

Moneta sistema malguagoaren premia

Lafontaineren ustez Europako ezkerrak “B plana” beharko luke, Europar Batasuneko herrialderen batek Greziaren antzeko egoera pairatuko balu. Europako legeak aldatu beharko lirateke, Europako Banku Zentral “deslegitimizatuari” boterea kentzeko.  Europar moneta sistema berri batek lanak erraztuko lituzke.

Die Linkeko presidente ohiaren ustez, Alemaniako ezkerrak Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren diskurtsoari “mozorroa” kendu behar dio. Merkelen ustez euroa hiltzen bada, Europa ere hiltzen da. Euroa Alemaniako ekonomiaren dominazio ekonomikorako tresna bihurtu da:  “Europa demokratiko eta sozial baten alde dagoenak, bere politika europarra aldatu beharko du”.

Greziaren egoeraz ere idatzi du politikari alemaniarrak: “Guretzat galdera ezin da drakma edo euroa izan. Ezkerrak erabaki behar du hondamenezko garapen sozial bat bizi dugun arren euroa mantendu nahi duen, edota europar moneta sistema malguago baten alde egiten duen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude