Ezker abertzalearen norabideaz kezkatuta dagoen talde batek "Askatasunaren Bidea" aurkeztuko du

  • Ezker abertzalearen baitan talde disidente bat eratu dute, erakundearen estrategia berriaz “kezkatuta”. 60-100 lagunek osaturiko taldeak datorren larunbatean, maiatzak 21, aurkeztuko du Askatasunaren Bidean batzarra Bilbon. Berriak jaso duenez, etorkizunera begira “herritar batasun berri baten proiektu politikoa” sortzeko asmoa dute.  


2016ko maiatzaren 16an - 10:23

2009ko azaroaren 14an, ezker abertzaleko sektore batek estrategia berriari ekiteko nahia azaldu zuen. Disidente taldeak iritzi du estrategia aldaketa bera “ezker abertzaleko frakzio erreformista batek egindako jokaldia” izan dela, borroka armatuarekin amaitzetik harago joan dena. “Krisi larrira eraman dute Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, sakon ahulduz eta indargabetuz”, gaineratu du. Hala ere, argitu du orain arte eginiko bileretan ez dela “borroka armatua berrezartzea proposatu”.

Ezker abertzalearen baitako ezadostasunak azaleratu ditu disidente taldeak. Adierazi du Abian prozesuak “su txikiak" piztu dituela eta horiei “lotura eman” nahi diela egitasmo berriak. Esan duenez, talde berriak harremana du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduarekin eta Eusko Ekintzarekin

“Etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik inor ez da bide ertzean botata geldituko”, diote. Gaineratu dute errepresaliatu ohi izateak ez dituela militante ohi bihurtzen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Eguneraketa berriak daude