Ezkabako presondegitik ihes egindakoen gorpuzkiak, Lintzoainen

  • Hobitik atera dituzte bi presoren gorpuzkiak Lintzoainen, Erroibarren. Ezkabako presondegitik ihes egindako bi pertsonarenak ziren. Hala, guztira 2017an hamairu izan dira hobietatik atera dituzten gorpuzkiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 12an - 16:15
Sorogainera iritsiak ziren bi preso iheslariak eta han ikusi zituzten frankistek, eta geroxeago hil. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Asteburuan izan da desobiratzea. Gorpuzkiek eskuak elkarturik zituzten eta uste dute lotuta zituztela hil zituzten unean. Gorpuekin batera pistola jaurtigaia ere topatu dute. 

Ematen du Oianederren topatu zituztela, Erro eta Lintzoain herrien artean. Sorogainera iritsi zirelarik, atzera egitera behartuak ikusi zituzten euren buruak, frankistak ikusi baitzituzten presoen bila zebiltzala. Frankistek ere ikusi egin zituzten eta hil egin zituzten. Gero, Lintzoainen lurperatu zituzten bi preso horien gorpuak. 

Ezkaba Proiektuaren barruan kokatu dituzte azken bi desobiratze horiek ere. Nafarroako Gobernua Memoria Historikoaren legea betetzen ari den egitasmoetako bat da hori.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude