Lorea Agirre

"Ezinbestekoa da gizartean ditugun menderakuntza moduak ezagutzea, izena jartzea"

  • Jakin,  Oihaneder Euskararen Etxea eta UEU elkar hartuta datoz Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroa eskaintzeko. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izango dira hizlari lehenengo saioan.

UEU
2018ko urtarrilaren 30a
Arg: UEU 365

Abiapuntua uztailean Usurbilen egindako Hizkuntza, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua Jakin Jardunaldia da. Elkarguneko feminismotik, lau tasun horien gurutzaketaz eta nolakotasunez jardun zuten hizlariek, eta ildo horiei jarraituz osatuko da hizkuntzari eta generoaren gurutzaketari propio erreparatuko dion ikastaroa. Horretarako, lau hitzaldi eta mahai-ingurua antolatu dira urtarriletik maiatzera bitarte.

Usurbilen udan egindako Jakin Jardunaldiaren jarraipena izango da Gasteizko Oihanederreko ikastaroa? 

Lorea Agirre: Bai, jarraipena izango da baina ez errepikapena. Alde batetik, Usurbilgo ikastaroan landutako ideia nagusiak jorratuko dira Oihanederren, eta orduko hizlari batzuek ere hartuko dute parte. Baina, gaiaren beste ertz batzuk ere agertuko dira hizlari berrien ahotik. Horregatik, bestalde, auziari alde eta ikuspuntu berriak gehituko dizkio Oihanederreko ikastaroak, eztabaidak aurrera jarraitzen duenaren seinale. Beraz, espirituan Usurbilgo lurrikararen erreplika bat da ikastaroa, gai hau lurrikaratxo bat badelako. Horregatik eskatu zaio Jakini Gasteizen egitea ikastaroa, hain zuzen.

Ikastaro honetan propio euskaltzaletasunaren eta feminismoaren elkarguneaz arituko zarete. Zein ikuspegi eta asmorekin? 

Ideia giltzarria hauxe da: bai euskal hiztuna eta bai emakumea sistemikoki mendean hartzeko modua eta ideologia berberak direla. Bi menderakuntza horietako bat edo biak gorputz sozial berean gertatzen dira, gainera. Beraz, menderakuntzatik irteteko eta berdintasuna erdiesteko aliantzak egin behar dituzte euskaltzaletasunak eta feminismoak, onuragarri, beharrezko eta koherenteena delako. Horretaz jardungo dugu ikastaroan.

Idurre Eskisabel irakasle eta kazetariarekin batera eskainiko duzu zuk aurreneko hitzaldia, eta otsailean Mari Luz Esteban antropologoaren txanda izango da. Marko orokor hori zehaztuko duzue aurrenik?

Bestelako zapalkuntzen inguruan jardungo duzue? Bai, Idurrek eta biok auziaren marko orokorra eta geure posizioa azalduko ditugu. Eta bestelako menderakuntzak ere aipatuko ditugu, dela jatorria, dela klasea eta beste. Horrek guztiak oso konplexu bihurtzen du analisia, baina gertatzen zaiguna ulertzeko derrigorrezkoa dugu begirada hori. Zergatik? Ezinbestekoa delako gizartean ditugun menderakuntza moduak ezagutzea, izena jartzea eta elkarren arteko harremana zein den ikustea, non gurutzatzen diren jabetzea; feminismo beltzak ekarri zuen intersekzionalitateko edo elkarguneko feminismoaren oinarriak dioena jarraiki. Helburua ez baita menderakuntzen hierarkia bat egitea, baizik eta, feminista afroamerikarrek azpimarratu dutenez, elkarren arteko aliantzak jostea. Era berean, garrantzitsua da menderakuntza bakoitzari izena jartzea, eta non, noiz eta nola gertatzen diren ohartzeko tresnak izatea. Izan ere, menderatzailea, hau da, pribilegioduna nor den, noiz den eta nola jarduten duen izendatzea dakar horrek.

Adibide zehatzagoetatik hitz egingo dute Amelia Barquín eta Miren Artetxek? 

Bai, eremu konkretuagoetatik arituko dira biak. Amelia Barquínek, esaterako, hizkuntzaren erabilera sexista izango du hizpide. Eta Miren Artetxek ahalduntzea euskaratik, generotik eta bertso mundutik aztertuko du, ziurrenera hirurak elkargunean hartuta. Ez nuke nahi, azkenik, mahai-ingurua aipatu gabe utzi. Izan ere, norbere ikuspegitik arituko dira elkarrizketan Aizpea Otaegi, Jaime Altuna eta Ane Labaka azken saioan, hizkuntza hautuaren eta generoaren arteko harremanaz.

Ikastarorako leku guztiak agortu dira, udan ere Jakin Jardunaldian gertatu bezala. Herritarren artean dagoen jakin-minaren seinale? Ze irakurketa egiten duzu? 

Nire ustea da berebiziko garrantzia duela gaiak. Euskaraz, generoaz, klaseaz (edo prekarietateaz) nahiz jatorriaz intersekzionalki hitz egiten dugunean ohartzen garelako ze herri, gizarte, gizatasun eta elkarbizitza daukagun, eta, ondorioz, nahiko genukeen hori ere ari gara mahai gainean jartzen. Horra bere balioa. Gainera, ahalduntzeari bide ematea da auzi horren xedea, bereziki ahalduntze kolektiboa eta kolektiboen arteko elkar ahalduntzea. Hau da, ez bakarrik bakoitza bere talde eta tasunean (dela euskaldun gisa, dela emakume gisa, dela prekarizatu gisa, dela migrante gisa), baizik eta herritar gisa ahalduntzean datza. Eta horrek esan nahi du demokrazia eta justizia sozialaren parametroetara ekarri behar direla auzi partikulartzat tratatuak diren aipatutako ertz horiek guztiak, plaza publikoaren erdigunean kokatuz. Ikuspegi eta jarduteko modu hori oso tresna baliagarria da, beraz. Horregatik uste dut aparteko garrantzia duela.

Albiste hau UEUk argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Kanal hauetan artxibatua: Euskalgintza  |  Feminismoa

Euskalgintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-21 | ARGIA
Euskaraldian izena ematen hasi dira herriak

“11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 24an hasi zen eta apirilaren 8an bukatuko da.


2018-02-16 | Lander Arbelaitz
Asimilatu nahi gaituzte, zer egingo dugu?

Herri gisa gainera datorkigunak ez du itxura onik, nere ustez behintzat. Orain egun gutxiko albiste batzuk aipatuko ditut. Batetik, Espainian Ciudadanos alderdiak, Ibex 35aren jostailu politiko neoliberal berriak, proposatuko du legez Euskal Herrian langile publiko izateko ez dadila beharrezko izan euskara jakitea.


2018-02-04 | Lander Arbelaitz
Menderatua da beti diskriminatzaile

Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina?


Gaur hasita, Amikuzeko 'Otsail ostegunak' burutuko dituzte Donapaleun

Amikuzeko Zabalik elkarteak Nafarroa Behereko kultur agendan klasiko bihurtu diren 'Otsail ostegunak' hitzaldi saioaren 22. edizioa burutzera doaz Donapaleun, ostegun honetan –otsailak 1– hasita, "Hizkuntz eskubideen araberako hizkuntza politika batetaz" Haitzpea Abrisketa eta Argitxu Etxandik emango duten hitzaldiarekin. Hurrengo ostegunean, 8an, Gorka Torre mintzatuko da: "Etxekoen janari guzia ekoizteko laborantxa". 15ean "Jean Errecart eta... [+]


Ekimen aitzindaria
Hernaniarrek urte osoz eutsiko diote euskarari

Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.


2018-01-24 | Joseba Alvarez
Euskaraldia, hegemoniaren bila

Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere bailitzan, Gasteizko Legebiltzarrean euskalgintzaren ordezkaririk gabe aurkeztu zuen egitasmoa. Ekitaldi hartan ez zuen euskalgintzako inork parte hartu, ez Topaguneko eta ezta gainerako euskalgintzak ere. Baina zergatik egin du... [+]


2018-01-23 | Hala Bedi
"Gasteiz Antzokiaren proiektuarekin bat egiten dute alderdi guztiek, beraz, epeak eta finantzabidea finkatzea eskatzen dugu"

Gasteiz Antzokiaren proiektuak 9 urte beteko dituenean, epeak, egitura juridikoa eta finantzazioa lehenbailehen adostea proposatu dute Lazarraga Kultur Elkarteko kideek, argitaratutako iritzi-artikulu batean.


2018-01-19 | Lander Arbelaitz
Menderatua da beti diskriminatzaile

Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina?


Lujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?

Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.


2017-12-16 | Xabier Letona
Milaka euskaltzale atera dira euskararen defentsan Iru˝ean, hotzari aurre eginez

Hotzari aurre eginez eta Kontseiluaren deiari jarraituz, milaka herritar atera dira kalera larunbat eguerdian Iruñeko kaleetan, Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartutako azken erabakia babestuz.

 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude