Seaskako eta Bordeleko Errektoretzako ordezkariek atzo (13) egindako bilera ezerezean geratu zen. Pantxika Ibarburu Seaskako zuzendariak jakinarazi duenez, errektoreak hasieratik adierazi zien berak ez zuela baliabiderik eskaintzeko eta baliabide gehiago ematea eskola publikoarekiko diskriminazioa litzatekeela. Bilera horren ostean, Frantziako
Hezkuntza Ministerioa izango da Seaskaren aterabide bakarra.