argia.eus
INPRIMATU
“Ezagutzen ditudan gizon gehienak politikoki politak dira”
2003ko azaroaren 18a
"Zer esana eman du Irazuk. Duela 3 edo 4 bat urte proposatu genion Euskadi Irratian kolaboratzeko, eta ezezkoa eman zigun, portzierto (...) Irazuk idatzitako artikuluan bazegoen gauza bitxi bat. Radio Euskadi goratzen zuen Euskadi Irratiarekin gonbaratuz. Uste dut, Euskadi Irratiak kritika asko behar zituela, behar dituela eta behar izango dituela. Irazuren artikuluak esango balu Euskadi Irratia ez zaiola gustatzen honegatik, eta horregatik seguruena onartuko genuen, eta esango genion chapeau!: 'Orain arte inork esan ez duen guztia zuk esan duzu'. Baina, konparazio bat egiten zuen, halako lehia bat sortuz. Ez dut uste Radio Euskadi irrati hobea denik, etxe bereko seme-alabak gara". (2003/11/18)