Interneten, onera eta txarrerako, dena gordeta gelditzen da; geure bizitzan zehar utzitako oinatzak begi bistan daude edonorentzat, eta horrek maiz bizitza bera baldintzatzen digu. Saretik norberaren arrastoa ezkutatzea eskubide bat da, egun bermatua ez dena. Zaila da egikaritzea baina ez erabat ezinezkoa, pauso batzuk jarraituz gero.
Ezkutatzeko hiru web
Helburu bera daukaten hiru webgune dira: Account Killer, Delete Your Account eta Just Delete Me. Sarean zehar zabaldu ditugun kontuak aurkitzen laguntzen digu, eta hauek ezabatzen. Bertan orrialdeak ezabatzeko sortu diren plataformetara jotzeko ehunka lotura topa daitezke. Honakoak dira internetetik desagertzeko jarraitu beharreko hiru urrats nagusiak:
1.- Kontuak ezabatuSare sozial batzuetan gehienok erregistratu gara noiz edo noiz, eta jarraian bertatik gure presentzia ezabatzeko egin beharrekoa azaltzen da:
Google, Yahoo, Bing, Yandex edota DuckDuckGo bezalako bilatzaileetan geure burua topatu behar dugu, izen, abizen, baita ezizen ere. Ahaztuta geneuzkan kontuak topatuko ditugu, seguraski. Pasahitza izanez gero ongi; bestela, aukera daukagu ahanztura eskubidea edota datu ezabatze bat eskatzeko.
Kontuak beharrean zurekin zerikusirik ez daukaten webguneetan agertzen den edukia bada ezbaatu nahi duzuna, arduradunekin jar zaitezke kontaktuan. Zorterik ez baduzu, jakin Europar Batasunako herritarra izateak ahanztura eskubidea ematen dizula. Formulario honen bitartez indexatzaile batzuekin jar gaitezke kontaktuan, eta hauek informazioa ezabatu.
3.- Ezabatu ezin diren kontuetan izena aldatuKontu edota profil batzuk ezabatzea ezinezko lana bada, aldatu datuak eta ezabatu, ahal den neurrian, bertan agertzen den informazioa. Kontuak “pribatu” gisa agertzeko aukera ematen badizu aprobetxatu.
Ezinezkoa izango da, ziur, arrastoa %100ean ezabatzea; baina bai, bederen, neurri handi batean.
Albiste hau ZuZeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.
Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.
Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]
2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]
Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.