"Zergatik jarri du martxan Jaurlaritzak dagoeneko 'herri ekimenak', 'euskalgintzak' martxan jarriak bazituen antzeko proiektu eta tresna bikain eta eraginkorrak? (...) Nago aspalditik mesfidantza izan dela eta dela nagusi Administrazioaren eta herri ekimenaren artean. Eta mesfidantza hau alde bietatik elikatua izan dela (...) Ez ote da posible izango oraingo honetan ere proiektu ezberdinen arteko konfluentzia lortzea? Ni, inozo samarra izan banaiteke ere, baietz uste dut". (2006/11/02)