Ez Ponpeia eta ez Gernika: hau Alepo da

  • Siriako gerra baldin bada urteotako hondamendi humanitario handinetakoa, munduko potentzia militar handiak zuzenean edo zeharka sarturik muturra bertan munduak zuzenean ikusten duen sarraski itzela, uneotan lehiatzen den Alepo hiriko guduak marra guztiak gainditzen ditu herritarren kontrako krudelkerian.


2016ko irailaren 26an - 10:49
Alepo hiria artilleriak eta aireko bonbaz lehertuta ke artean. (Argazkia: Manu Brabo)

Sare sozialetan zabaldu da oihua joan den asteburuan Ekialde Hurbileko hiririk zaharrenetako bateko aurrietatik: “Hau ez da Ponpeia, hau Alepo da”. Argazki eta bideo ugarik erakutsi dituzte irudi lazgarriz zaurituak eta hilotzak hegazkin errusiarren bonbak eragindako txikizioaren hautsen artean. Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi Ban Ki-moonek adierazi du lur jota dagoela ikusirik ofentsiba militarrak eta ahalmen handiko bonbek herritarren artean egindako sarraskiak.

Iturri ezberdinak ez datoz bat Alepo eta inguruetan hildakoen kopuruetan, nahiz eta denek ematen dituzten 200-300etik gorako kopuruak. Baina NBEk Siriarako izendatu bitartekari Staffan de Misturak salatu du azken zortzi egunak izan direla Siriako gerrak sei urteotan ezagututako gogorrenak.

Azken su-etena ezerezean gelditurik, AEBek Deir Ezzor-en Siriako armadaren posizioak eraso zituela aitzakia harturik, Siriako gobernuak errusiarren hegazkinek lagundurik ekin dio Alepo hiri estrategikoa osorik berreskuratzeko ofentsibari. Damaskoko tropei bidea errazteko hegazkin errusiarrek egindako bonbardatze sistematikoak dira De Misturak salatu dituenak: “Airetik erasotzen ari dira mota berriko armak erabiliz jende asko bizi den auzoetan, tartean sua eragiten duten bonbak, bunkerrak lehertzeko inguru guztia suntsitzen dutenak. Horiek jendez betetako lekuetan erabiltzea gerra krimentzat jo ditzakegu. Hau gelditu beharra dago”.

Erresuma Batua, AEB eta Frantziak NBEren Segurtasun Kontseilua deiturik, hitz horiexek –"barbaric" eta "war crime"– berak erabili dituzte Siriako Gobernuaren eta Vladimir Putinenaren erasoak salatzeko. Frantziako enbaxadore François Delattrek esan du: "Alepo da Siriako gerran, Bosniakoan Sarajevo edo Espainiakoan Gernika izandakoa".

Errusiaren ordezkariak gezurtatu du gerrako krimenik egin dutenik Alepo azken auzoetatik gerrillari islamistak kanporatzeko ahaleginean eta oroitarazi du justu hauek direla, Mendebaldeak eta Golkoko petro-monarkiek babestutako islamistak, Alepo eta inguruetan bi milioitik gora herritar egunotan iturriko ura mozturik egarriz utzi dituztenak.

UNICEFeko zuzendariorde Justin Forsythek esan du: “Alepo hiltzen ari dira pixkanaka eta munduak begira segitzen du, eta orain ura moztu dute, horra inhumanotasunaren azken erakusgarria”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude