Ez hain eskura

  • Noiz izorratu zen procés-a? Seguru aski, urriaren 2an berean. Geroztik, egoeraren irakurketa oker baten ondoriozkoak dirudite independentisten erabaki gehienek. Aurkariek ez dute huts bera egin.

Aingeru Epaltza
2017ko azaroaren 15a

Kataluniako lehendakari Carles Puigdemontek errana Bruselako erbestetik: “Independentziaz landa, posible da bertzelako harreman mota bat Espainiarekin”. Generalitateko Hezkuntza kontseilari Clara Ponsatí ere handik da mintzo: “Kataluniako Gobernua ez zegoen behar bezain prestaturik urriaren 1eko emaitzei jarraipen politikoa emateko”. Min ematen du PPko, PSOEko eta Ciudadanosko bozeramaileei darien pozak.

Erreferendumaren egunean Bartzelonan ibilitako euskaldunak miretsirik itzuli ziren hauteslekuen inguruko giroaz. Hango kemena. Hango indarra. Hango ilusioa. Xalotasuna ere aipatu zuen baten batek, xalotasun txundigarria. Jendeak eskura, oso eskura, ikusten zuen bere ametsa.

ERCko bozeramaile Sergi Sabriàk iruzkina egin dio bere alderdikide Ponsatíri: “Estatu autoritario baten  bortizkeria mugagabeari aurre egiteko, horrexetarako ez zegoen prestaturik Kataluniako Gobernua”. Herritarrak zilegi duen xalotasuna barkaezina da buruzagi politikoarengan.

Rajoy galtzaile ageri zen urriaren 1eko iluntzean. Independentziaren makina ziztu bizian zihoan, traba guztiak gainditzeko gauza. Independentistak puntuz puntu betetzen ari ziren beren ingeniariek ondutako plana. Ezinaren erakusgarri zen Estatuaren erantzun zakarra. Prozesua indartzera zetorren boto-emaile baketsuen artean polizia espainiarrak partitutako egurra.

Noiz izorratu zen procés-a? Seguru aski, urriaren 2an berean. Geroztik, egoeraren irakurketa oker baten ondoriozkoak dirudite independentisten erabaki gehienek. Aurkariek ez dute huts bera egin.

Nago polizien borrak bezain eraginkor gertatu dela enpresen ihesa. Goizetik arrats, errealitatearekin muturrez mutur topatu da Kataluniako herritar arrunta. Independentzia ez da doakoa. Badu bere kostua. Bizkarrean. Patrikan.

Askatasunerako bidea ez dago lorez apaindua, dolorez baizik. Harriz. Sasiz. Azken sastakada, 155. artikuluaren aplikazioa: irabazi berririk gabe gelditu ez ezik orain artekoak galtzeko arriskuan kausitu dira katalanak.

Bazuten erresistentzia baketsuaren sokatik tiraka segitzea. Aldarrikatutako estatu berria karrikan defendatzea. Ez dute bide hori urratu nahi izan. Koldarkeria? Norberaren indarrak neurtu ondoren hartutako erabakia, aukeran. Ez zen hainbertze jende prest odola, izerdia eta malkoak isurtzeko edo isurarazteko.

“Normalizazioaren  itzulera”. Horra Mariano Rajoyren leloa Generalitatearen eskumenak bahitu dituenetik. Nonbait, Kataluniako herritarren puska handi batek horixe du amets: eromenezko urte hauen akabaila. Zer gailenduko da, haserrea edo nekea? Abenduaren 21ean jakinen dugu nor okertu den. Grazia putarik ez luke izanen procésaren emaitza izateak Inés Arrimadas ikustea Kataluniako lehendakari.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Katalunia independentziarantz

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-21 | Koldo Urrutia
Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.


Satorren herriko bromak

Ados, ez dagoela ondo erremateko mazoa jaso duenaz trufatzea. Baina ezer baino lehen, esan behar da broma guztiak ez direla berdin jujatzen, ez baita moral kontua, botere-afera baizik.


Espainiako hiriburua Paris

Behin baino gehiagotan entzun dugu Espainiaren eraketa Frantziakoaren antzekoa dela. Hortaz ez da harritzekoa borboitarrek, Espainiako Erresuma hainbat mendetan bere esku izan duten dinastiak, Frantzian izatea jatorria. Beraz, normala da Frantziako eredua Espainian kopiatu nahi izatea, baina baditu kopiatzea horrek bere berezitasunak.

Frantzian Iraultza egin zen duela bi mende eta erdi eta borboitarrak desagertu ziren edo urkamendira eraman zituzten. Espainian, aldiz, tarte labur batzuk... [+]


2017-11-19 | Iñaki Murua
Dena emon ala Doraemon?!

Harritu egin nau Antena 3 telebistara Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak, baina badu lekua agurrean, artista senetik, umore jostarian eraikitako aleak telebista horretan, nik etxe horri buruz dudan iritzia izanda behintzat.

Zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko Telebistako albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak. Bertsoak eta bertsolaritzak kate horri sortzen dion erakarmenaren berri ematen dit, noski bertsoari berari ezer kendu gabe, baina... [+]


Mateo efektua eta adina: pentsioen paradoxa

Bismarck izan zen XIX. mendean gaurko pentsio sistemaren eredua sortu zuena, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturik hain zuzen ere. Ekuazioa oso sinplea da, enplegua duten gazteen egoera ekonomikoa adinekoena baino hobeagoa denez, eurek egindako ekarpenen bidez ordainduko dira adinekoen pentsioak.

Adin piramidea edota bizi esperantzaren eraginak alde batera utzita –ez dira bigarren mailakoak–, gaur egun neke zantzu nabarmenak azpimarratu ditzakegu eredu honen baitan, are... [+]


2017-11-19 | Miren Artetxe
Bortizkeria matriuskak

Zabaldu matriuska.

EFE agentziaren berria. Lerro-burua: “Cantabria espainiar ontziak itsasoan aurkitutako 26 gorpu lehorreratu ditu”. Testua: “Ontziak Italiako Salerno hirian porturatu ditu 26 emakumeren gorpuak, itsasoan erreskatatutako beste 400 immigrante eta errefuxiaturekin batera”.

Emakumeak izateak ez du, antza, lerro-bururik merezi (eta kurioski, testuan immigrante eta errefuxiatuak bereizteak bai). Salernoko prefetaren azalpenak jasotzen ditu berriak:... [+]


Atsedenen ondorioez

Azken hilabete eta aste hauetan, Aldudeko ibarrean zorigaitz franko gertatu zaigu: bat bertzearen ondotik zendu dira hainbat herritar, gazterik, batez ere minbiziarengatik. Ohi den bezala, jendeak eta predikariek azpimarratu dute presuna horien “kuraia gaitzaren kontra”, “ihardukitzeko” eta azken uneraino “oldartzeko eta borrokatzeko indarra”, eritasunaren “zuzengabeko garaipenari amore eman arte”.

Erran-molde horiek gogorarazi didate Marc... [+]


2017-11-17 | Miren Osa Galdona
Ez da nahikoa biktima izatea, azalean eraman behar duzu

Iazko San Ferminetako bortxaketaren epaiketan izandako informazio jakin batek aho bete hortz utzi ditu hedabide nahiz herritarrak: akusatuek biktima ikertzeko detektibe bat kontratatu dute, bortxaketaren ostean “traumarik ez duela” frogatzeko. Lehen unean epaileak ikerketa osoa onartu bazuen ere froga gisa, azkenean baztertu egin du txostenaren zati bat. Hala ere, justiziaren eraikuntza patriarkala agerian geratu da: emakumeei nabaritu egin behar zaie gainean daramaten zama.


Euskararen maitaleak

Amoranteen gaindosia bizi du euskarak. Baina legerik ez, behar bezalakoa, euskarari albo hizkuntzetako balio legal eta derrigortasuna emango liokeena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude