Europa hegoaldeko gazte asko ari dira Alemaniara joaten lan bila eta erakunde publikoek apustu hori babesten dutela dirudi (Lanbidek, EAEko enplegu zerbitzuak, duela gutxi iragarri duen praktika programa ikustea besterik ez dago). Herrialde hartako ekonomia ustez sendoaren ifrentzua erakutsi du Carmela Negrete kazetariak Rebelionen.
Negretek La quinta Alemania (Bosgarren Alemania) liburuko kapitulu bat idatzi du, prekarietateari buruzkoa hain zuzen ere.
Salvador Lopez-Arnalek egin dion elkarrizketan nabarmendu du pobreen eta aberatsen arteko aldea geroz eta handiagoa dela Alemanian ere. “Zifrek diote herritarren %1ek herrialdeko aberastasunaren erdia daukala bere esku”. Gainontzekoek, Negretek dioenez, oso baldintza txarretan lan egiten dute, baita funtzio publikoan eta mundu akademikoan ere.
“Alemaniako Ikerketa Ekonomikoko Institutuak (Deutsche Institut für Wirtschaftsforschung, DIW), adibidez, txosten batean adierazi zuen alemaniarren erosketa ahalmena hilabeteko 93 euro gutxitu dela azken hamarkadan batez beste”.
Alemaniara lanera joatekotan direnentzat jakingarri gehiago: ez dago gutxieneko soldatarik. Negretek azaldu du badaudela patronalaren eta sindikatuen arteko akordioak zenbait alorretan baina baldintzak asko aldatzen direla Alemania ekialdean eta mendebaldean.
Aipatutakoak eta beste datu batzuk kontuan izanda, kazetariak uste du geroz eta zailagoa izango dela Alemanian ere modu duinean bizitzea. Pentsiodunentzat, batez ere, egoera asko larritu da: “Jasangarritasun faktorea sartu zutenetik, zeina, bide batez, Espainian ere jarri nahi duten, alemaniar askoren pentsioak murriztu egin dira. Geroz eta erretiratu gehiagok egin behar dute lan pentsioa osatzeko”.
LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]
Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.
Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]
Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.