ZAD

"Ez dute lortuko", ZADekin elkartasun mezua Gasteizen

  • Lagun ugari bildu dira asteazken arratsaldez Gasteizko erdialdean Notre- Dame-des-Landes-eko ZAD proiektuari babesa adierazteko. “2012an estatuaren arduragabekeri txikitzaileak ez zuen lortu eta oraingoan ere ez dute lortuko”, adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 12an - 16:11

Eguraldi txarrari aurre egin eta lagun ugari bildu dira Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan, ZADeko kideei babesa adierazteko eta desalojo saiakera gaitzesteko.

Gogoratu dutenez, 2009an eman zioten hasiera zadistek erresistentziari; bizitzaren aldeko eta kapitalaren kontrako erresistentzari, makro proiektuen kontrako erresistentziari, lurraren defentsaren aldeko erresistentziari… 9 urteren ostean, desalojo saiakera bat geldiarazi dute jada eta Notre- Dame-des-Landes-eko nekazari eta biztanleekin batera komunitate erraldoi bat egonkortu dute zonaldean.

“Urte luze hauetan eginiko lan emankorra ikusita, zein azken hilabetean Gobernu frantsesak aireportuaren eraikuntza geldituko zelaren berria ikusita, askok pentsa genezakeen momentu hau saiez zitekeela, baina heldu da: ZAD-en bigarren desalojo saiakera astelehenean hasi zen ate joka”, adierazi dute deitzaileek.

Salatu dutenez, prentsari ez zaio ZADen sartzen utzi. Zabaldu daitezkeen irudi bakarrak jendarmeek harturikoak omen dira.

“Egoerak ez gaitu harritzen; gobernuak ezinezko zuen ZADen eta Notre-Dame-des-Landes-eko herritarren presiopean aireportuaren proiektua bertan behera uztea. Hori egin izan balu, arriskutsuegia litzatekeen aurrekaria ezarriko luke”, baieztatu dute.

ZADekoen esanetan “bertan bizi gara, bertan errotu eta hazi gara. Lur hauei, baso hauei, loturik gaude eta ez gara inolaz ere joango”. Eta, zentzu honetan, babes mezuarekin amaitu dute elkarretaratzea: “2012an estatuaren arduragabekeri txikitzaileak ez zuen lortu eta oraingoan ere ez dute lortuko”.

Autobusa

ZADera joateko autobusa antolatu dute. Ostiralean aterako da, 14:00etan Errekaleorretik. Itzulera, aldiz igandean izango da. Izena emateko zerrenda Txapelarri tabernan egongo da.

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ZAD
Etxebizitza Ipar Euskal Herrian: egitateak eta aukerak

Angeluko amodioaren ganbaratik hurbil, Robert Alday etxegileak eraiki luxuzko erresidentzien aitzinean zazpi egunez eta sei gauez antolatu dugun okupazioak egoera bitxi zein adierazleak ekarri ditu. Baita perspektibak ere.


2020-03-31 | ARGIA
Zad-eko ebakuazioa zuzendu zuen militarra, Frantziako Estatuko koronabirusaren krisia zuzentzen

Richard Lizurey, 2018an Notre-dame-des-Landeseko Zad-aren ebakuazioko buru izan zen militarra izendatu du Edouard Philippe lehen ministroak koronabirusaren kudeaketaren ikuskatzaile Frantziako Estatuan. “Oso ona da krisien kudeaketan”, dio lehen ministrotik hurbil... [+]


2019-08-06 | ARGIA
Topaketa Intergalaktikoa egingo da Hendaian, G7aren aurka

Aurreko bi edizioetan nazioarteko topaketak Notre-Dame-des-Landeseko ZADen egin dira. Hendaian antolatu dira aurten, abuztuaren 21etik 23ra, G7aren aurkako ekimenekin bat eginez.


2019-04-04 | Camille Laforet
G7 gailurra: borroken eta alternatiben bateratzearen alde

2018ko urtarrilaren 17an, frantses gobernuak Notre-Dame-des-Landesko aireportu proiektuaren bertan behera uztea iragarri zuen. Hamarkadetan burutu erresistentziari esker lortu garaipena izan zen hura.


2019-03-31 | Mikel Asurmendi
Iñaki Etxeleku
"Lanaren balioaren ideia oso presente daukate ZAD-en, egiten dutena zentzuz beteta dago"

Donazaharre, 1977. Berria-ko kazetaria da. ZAD bizi dutenen ahotik (Gatuzain / Txalaparta) liburuaren egilea:  “ZAD ezagutu nuen EHZ-k antolatutako brigada batekin joan nintzelako. Garatzen ari ziren proiektuen baliabideek jakinmina sortu zidaten”.


Eguneraketa berriak daude