"Ez dut uste Cameronek Eskozian inor konbentzituko duenik"

  • Alex Salmond eta David Cameron, Eskoziako eta Erresuma Batuko lehen ministroak, hurrenez hurren, atzo bildu ziren Edinburgon 2014erako aurreikusita dagoen Eskoziaren independentziaren inguruko erreferendumaz hitz egiteko.


2012ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Salmond eta Cameron atzo bildu ziren Edinburgon.

Cameron Eskoziari eskumen gehiago emateko prest agertu da erreferendumaren emaitza ezezkoa izatekotan. Salmondek ordea proposamena zehazteko eskatu dio Cameroni; "Ezezkoaren truke zerbait eskainiko digula esateak ez dut uste Eskozian inor konbentzituko duenik".

Cameronek bileratik "zapuztuta" irten zela eta eskoziarrek independentzia nahi izatea "tristea" izango litzatekeela esan zuen. Gainera, Eskoziaren independentziak gizarte, politika eta ekonomia alorretan ondorioak izango lituzkeela ohartarazi zuen. "NBEren Segurtasun Kontseiluan dugun eserlekua, EBko partaidetza, NATOn dugun lidergoa, alor nuklearrean dugun disuasio-ahalmena, indar armatuak... dena dago Erresuma Batuaren baitan".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alex Salmond
2019-01-24 | ARGIA
Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumeri sexu jazarpena egotzita

Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumek bere aurka sexu jazarpen salaketak jarri ostean.


Alex Salmondek iradoki du 2015ean legebiltzarkide izan daitekeela

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak BBCn egindako elkarrizketa batean esan du ez duela erabakirik hartu parlamentura itzultzearen inguruan, baina ateak “irekita” daudela.


Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela... [+]


Independentzia Berriak Europan
Eskubidea... eta patrika

Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen... [+]


2012-10-16
Ofiziala da Eskoziak hasiko duen erreferendum prozesua

Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.


Eguneraketa berriak daude