argia.eus
INPRIMATU
“Ez dozu topauko 35 urte kotizau dauen artista bat bera be”
  • "Bilbon bizi naz, ahal dodan neurrian; baina, Madrilera joaten naz beharrera. (...) Hemen ez dago lan handirik guretzako. Ez dago antzerkirik, ez zinemarik, ez produkzinorik, eta Euskal Telebistan.... Aktoreek txiste antzera erabilten dogu Euskal Telebistaren leloa: Etxean zaude. Bai, etxean gagoz. Danok itxaroten, lana noiz helduko zain. Baina, hori oso tristea da. Geldi dago dana".

2011ko ekainaren 03a
Aitor Mazo aktorea.

"Artisten egoerea larria baino larriagoa da. Lan egiten dabenek be, sarritan ez dabe kobretan, udalek ez dabelako ordaintzen edo atzerapen luze-luzeekaz ordaintzen dabelako. Hemen artisteak ez dauka ezelango babesik. Gure baldintzak patetikoak dira. Ez dozu topauko 35 urte kotizau daben artistarik. Bat bera be ez dozu topauko. Eta kobretan dozunaren parte handia Ogasunak eroaten dau. Hutsaren hurrengoak gara. Kirolagaz konparaketea egiten dodanean, sutan ipinten naz".