argia.eus
INPRIMATU
“Ez dakit zer den okerrago, kritika txarra edo kritikarik eza”

2009ko abenduaren 14a

"Gizarte honetan euskararen aldarrikapena epeldu eta ahuldu egin zaigu neurri batean. ETBn, bestetik, bi gabezia ikusten ditut: euskarazko albistegietan ez dugu asmatu, eta kanpoko fikzioa ez dugu errentagarri egiten jakin. Horretaz aparte, egiten den telebista mundu euskaldunetik urrun dago. Hau da, Tele5k edo Antena 3ek egiten dutena oso zaila da ETBn egitea. (...) Nire errezeloa da euskarazko hedabide guztiak ez ote dabiltzan izan beharraren esparruan. Behar hitza asko entzuten dut Euskadi Irratian, eta erdal komunikabideetan ez. Jauzi bat egin beharko genuke behar izate horretatik nolakotasunera". (2009-12-13)