"Ez da posible kalitatezko hezkuntza, baliabiderik gabe"

  • “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean, jende asko bildu da Donostia, Gasteiz eta Bilboko manifestazioetan, hezkuntza publikoan murrizketak amaitu daitezela eskatzeko. “Langileak, ikasleak, familiak eta herritarrak gaude gaur hemen; oraina eta etorkizuna daukagu jokoan, ez baita posible kalitatezko hezkuntza, gure haurrek behar duten hezkuntza, baliabiderik gabe”.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2017ko urriaren 28a

Hala mintzatu da Xabier Irastorza (ELA). Bere hitzetan, behin eta berriro jarri dute gaia mahai gainean: “Plantillak handitzeko beharra dago, behin-behinekotasuna txikitzekoa, ordezkapenak lehenengo egunetik egitekoa, gainerako murrizketei ere buelta eman behar zaie eta Jaurlaritzak ez die gure eskakizunei inolaz ere erantzuten”.

Negoziaketetan oraindik urrun daude Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuak, eta horregatik, mobilizazioek ez dute etenik; itxialdiak eta grebak aurreikusten dituzte datozen asteetan. Negoziaketak nola doazen kontatu dizuegu aste honetan.

Kanal hauetan artxibatua: Euskal eskola publikoa  |  Langile borroka

Euskal eskola publikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-21
Ikasleak aske sentitzen diren eskola

Badira bi Eskola Txiki eguneroko jarduera osoa tailerretan burutzen dutenak, ohiko arloetan oinarritu gabe. Umeek ez dute eserita egon beharrik, nahi dutenean tailer batetik bestera joan daitezke eta horrela erabakitzen dute zer tailerretan aritu, zer egiten, zenbat denboraz. Ez dago testu-libururik, ez ikasmailarik, ez adin bakoitzean eman beharreko edukirik, ez azterketarik. Eta erabateko adin aniztasuna dute: 2-12 urte arteko ikasle guztiak elkarrekin aritzen dira uneoro. Ezaugarri horiekin... [+]


Aste osoko grebak deitu dituzte hezkuntza publikoan

EAEko hezkuntza publikoan mobilizazio berriak iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek, urtarriletik ekainera bitarte (ikusi behean mobilizazioen egutegia). Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik lortu ezean, besteak beste langile guztientzako hiru greba egun eta sektoreka aste osoko grebak dituzte aurreikusita.


Zer eman du Hezkuntza sailaren eta sindikatuen arteko negoziazio-bilerak?

EAEko hezkuntza publikoan inbertsioa handitzeko eta baldintzak hobetzeko azken hilabeteotan egiten ari diren mobilizazioen artean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin bildu dira sindikatuak, eta proposamen berria luzatu die administrazioak. Hona sindikatuen balorazioa:


Hezkuntza publikoko langileek kaleak hartuko dituzte

Irakasleak, hezkuntza bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta Haurreskola Partzuergoa: hezkuntza publikoko langileak grebara deitu dituzte EAEn, abenduaren 12an. Aldarria, "lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!". Nafarroako hezkuntza komunitatea ere deituta dago, Iruñean egingo den giza katera.


Haizea alde behar du Hezkuntza sailburuak

EAEko hezkuntza publikoaren baldintzak hobetzeko eskatuz kalera atera da jendea asteburu honetan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen.


Haizea alde behar du Hezkuntza sailburuak

EAEko hezkuntza publikoaren baldintzak hobetzeko eskatuz kalera atera da jendea asteburu honetan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Erantzun zabala izan dute manifestazio deialdiek, baliabiderik gabe kalitatezko hezkuntzarik ez dagoela salatzeko.


28ko manifestazioen atarian, adostasuna urruti

EAEko hezkuntza publikoko murrizketei aurre egiteko negoziaketen baitan, Jaurlaritzaren proposamena ez dute onartu sindikatuek: diote euren aldarrikapenen %5era ere ez dela iristen proposamena, baina jarrera aldaketa ikusi dutela administrazioan.


Itxialdiak ikastetxeetan murrizketen kontra

"Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki" lelopean, murrizketen aurkako mobilizazio bereziak ikusten ari gara hainbat ikastetxetan: itxialdiak egin dituzte, eta horri lotuta, haur eta helduei zuzendutako jolasak, otorduak, musika edo ipuin saioak, hezkuntzaren egoerari buruzko kafe-solasaldiak… aldarrikapena abiapuntu. Urriaren 28an grebara dago deituta EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoa.


Fase berria hezkuntza publikoaren borrokan

Urteotan LOMCEk eragindako tsunamiak itzalpean zuen arren, hezkuntza publikoak beste borroka eremu inportante bat duela gogoratu digute EAEko sindikatuek: murrizketak jarri dituzte lehen planoan eta bero hasi dute ikasturtea.


Karrantza euskalduntzen egindako lanari aitortza

Karrantza Naturala elkartearen sarien aurtengo edizioak bertako Kontxako eskolan D ereduari sarrera egin zioten andereñoak –Tere Ahedo margolariarekin batera–  omendu zituen. Urtarrilean egin zen ekitaldia, eta egun hartako afixak hiru andereñoren izenak zekartzan: Delia Negrete, Maibe San Nicolas eta Rosa Maria Garde, nahiz horien ondoan “eta beste andereño batzuk” eransten zuen, guztiek batera, edo bateratsu, egindako ahalegina indartu guran.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude