"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

  • Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


2015eko martxoaren 10an - 06:14
Euskal Herriko gizartea blokeo egoeraren aurrean egiten ari dena oso positiboki baloratzen du Currinek. (Argazkia: Argia).

Euskal Herriko gatazka Irlandakoarekin alderatzean egoeren desberdintasuna azpimarratu du Currinek, Irlandan amnistia eskatzen zelako eta Euskal Herrian presoen gerturatzea. Arazo horrek ez lukeela gai politikoa izan behar uste du: “Nazioarteko Giza Eskubideen Konbentzioak presoek familiengandik gertuen dauden espetxeetan egon behar dutela dio”.

Frantzia Espainiako Gobernuarekin lerrokatzea “zoritxarrekoa da” abokatu hegoafrikarraren ustez. Horrelako prozesuetan erakunde paramilitar edo terroristekin lotura edukitzeagatik preso dagoen jendea aske utzi beharko litzatekeela adierazi du Currinek, “odol krimenik bere gain ez dutelako”.

Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe armagabetzerik ez dela egongo uste du Nazioarteko Harreman Taldeko kideak. Irlandako prozesuarekin alderatu du hau. “IRAri ez zitzaion eskatu armak Britainiako Gobernuari emateko –azaldu du Currinek–, ‘arma kaxetan’ sartu eta nazioarteko ikuskatzaileek hori egiaztatzea baizik. Kontua ez zen izan estatuaren aurrean amore ematea”.

Euskal Herriko gizartea blokeo egoeraren aurrean egiten ari dena oso positiboki baloratzen du Currinek: “Ikusgarria da gizartea ematen ari den erantzuna. Baita ere EAJrena, Eusko Legebiltzarrarena, bereziki Urkullu lehendakariarena, eta Bildu eta ezker abertzalearena, noski”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-03-03 | Mikel Asurmendi
Brian Currin Baionako Bakerako Foroan: "Prozesua bide onean doa"

Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]


2013-05-20 | Jon Torner Zabala
Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste... [+]


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Basagoiti: "Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko"

"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]


Eguneraketa berriak daude