argia.eus
INPRIMATU
Evo Moralesek salatu du poliziak bere bila dabiltzala
  • Boliviatik zabaltzen ari diren albiste nahasien artean, Evo Moralesek berak adierazi du poliziak dabiltzala hura atxilotu nahian eta bizileku duen etxeari eraso egin diotela. Igandean, lehendakari kargua utzi ostean, La Paz hiriburutik alde egin zuen Moralesek eta, antza denez, Chapare eskualdean babestu da.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 11

Twitterrez zabaldu du albistea Boliviako lehendakari ezkertiarrak, berriro salatuz estatu kolpe bat dela gertatu dena:

 

Aurretik, Atxilotzeko agindu hori gezurtatu egin du poliziaren buru nagusia den Yuri Vladimir Calderón jeneralak, baina Boliviako aktualitatea gertutik jarraitzen ari den La Jornada egunkari mexikarrak sinesgarritasuna eman dio ondorengo konfirmazio bati: Morales agintetik kentzeko mobilizazioen buru nabarmenetakoa den Luis Fernando Camachok berretsi du polizia dabilela lehendakari dimititua preso hartu nahian:

 

Bitartean, Mexikok bere lurraldea eskaini du Evo Moralesi babesa emateko: La Pazeko enbaxa mexikarrean daude dagoenekoz hogei parlamentari ezkertiarretik gora aterpetuta eta gobernu mexikarrak exijitu du egoitza diplomatikoa errespetatu dezaten.