Evo Morales: "AEBek ez daukate etorkizun handirik agintariek pentsamoldea aldatzen ez badute"

  • Evo Morales Boliviako presidentea elkarrizketatu du Irango HispanTV gaztelaniazko telebista kateak. Boliviako presidenteak adierazi du oraindik ez duela erabaki 2014ko hauteskundeetara aurkeztuko ote den. AEBen kanpo-politika ere gogor kritikatu du. Elkarrizketa Rebelion.org-ek transkribatu du osorik. Pasarte batzuk euskaratu ditugu.


2012ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Evo Morales.

"Pobrezia %15 hazi da AEBetan (…). AEBek politika aldatu beharko lukete. Barack Obamak momenturen batean harritu ninduen, estatu buruen azkenaurreko goi bileran, Latinoamerika lagun izatea nahi zuela adierazi zuenetan eta elkar errespetatzeaz hitz egin zuenean. Hitz hutsetan geratu da. Geroztik ez diot sinetsi. Familia diskriminatu batetik dator, ni beste familia diskriminatu batetik, eta diskriminatu batek beste diskriminatu bat diskriminatzen du. AEBek ez daukate etorkizun handirik euren agintari politiko eta ekonomikoek pentsatzeko modua aldatzen ez baldin badute".

Moralesek Isibore Sécure parke nazional inguruan errepidea egitearen kontrako protestez hitz egin du.

"Martxa horiek, eskaera horiek, Pachamamagatik balira, bizia emango nuke, baina eskaerak politikoak dira, diruagatik egin dira eta ez amalurragatik, naturarengatik. GKE-ek, eskuinak eta inperioak, organizazioak eta buruzagiak suntsitzen dituzte. Horregatik, nik herri boliviarraren kontzientzian sinesten dut gehien".

Informazio gehiago:

Ikusi elkarrizketa bideoan HispanTVren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude