'Euzkadi'-k merezi zuen, Urduñako gerra frontean

  • Euzkadi egunkariko alea eta balizko iheslari errepublikar arabar baten txanpona aurkitu dituzte Amurrio eta Urduña arteko San Pedro mendiko Gerra Zibilari buruzko indusketa arkeologikoetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 28an - 10:08

Amurrio eta Urduñako udalek elkarlanean atera dute prentsa oharra, Josu Santamarina eta Xurxo Ayan ikerlarien emaitzak ezagutzera emateko. EHUko talde arkeologikoko kideek aurkitu dituzte San Pedro Beratza mendian lurperatutako zenbait objektu, Amurrio eta Urduña artean. Horien artean daude Euzkadi egunkariko ale bat eta ustez iheslari errepublikazale izandako arabar baten txanpona. 

2016an hasi zituzten indusketak San Pedro mendian, eta maiatzean ekin zioten azterketen bigarren txanpari. "Bi lubaki-lerro induskatu dira, baita zementuzko hiru gotor-gune ere", adierazi dute ikerlariek.

Historia, argitara

Euskal Gudarostearen V. Brigada dute jatorri gotorlekuek, adituen esanetan. Zehazki, 1936ko abendutik 1937ko maiatzera erabili zuten eremua. "Hilabete hauetan zehar, Araba batailoiko (EAJ) eta Leandro Carro batailoiko (PCE) gudariek posizioaren defentsa lanetan txandakatu ziren. Handik 700 metrora, aurrez aurre, Urduñako pinudiaren beste aldean eta Barrerilla goialdean, erreketeek eta Francoren soldaduek tentuz ikuskatzen zuten ingurua".

Lasai mantendu ziren fronteak Mola jeneralak euskal lurraldea inbaditzeari ekin zionean: "1937ko udaberrian Kondro alemaniar legioak eta abiazio legionario italiarrak hamarnaka herri bonbardatu zituzten, altxatuen tropek Bilborako bidea egiten zuten bitartean".

San Pedro mendiko erasoa

1937ko maiatzaren 26an erasotu zuen lehenbizikoz hegazkin alemaniarrak Aiaraldea. Infanteria frankista (Nafarroako III.Dibisioa) izan zen lurretik sartu zena, gerra-gurdi italiarrekin. Santamaria eta Ayánen esanetan, mendiaren gotorleku suntsituetan topa litezke "erresistentzia errepublikanoaren zantzu desesperatuak".

Aurkikuntza berriak

Ehunka fusil eta metrailadore bala-zorroak aurkitu dituzte orain arte errepublikanoen defentsa-suaren ebidentzia gisa. Orain, ordea, hainbat txanponekin egin dute topo. "Hauetako bat 1878.urtekoa da, Alfonso XII. irudia du", argitu dute.

Urduñako lurretan antzeman dute, bestalde, bigarren aurkikuntza: 1937ko maiatzaren 5eko Euzkadi egunkaria, "bataila hasi baino 21 egun lehenagokoa". Historialarien aburuz, Araba batailoi jeltzaleak egun horietan utzi zuen San Pedro mendia Mungiako frontera joateko. "Haren ordez, XIII. Brigadako indarrek okupatu zuten mendia, maiatzaren 26ko erasoaldi frankista eurek jasan zuten. Beraz, lurpean, San Pedroko EAJko azken gudarien irakurgaia aurkitu da. Antza, gudariak oso ondo informatuta zeuden lurraldeko gertaera tragikoez, esaterako, Gernikako bonbardaketaz". 

Santamaria eta Ayánek ez dute baztertu aurkikuntza gehiago topatzea: "Datuek Euskal Gudarostearen erresistentziaren azken asteetara hurbiltzen gaituzte, sinestezina dirudien xehetasun mailarekin". Alabaina, azpimarratu dute, gaur arte egindako 2 kanpaina arkeologikoek "historia honen azala hazkatzea" baino ez dutela suposatu.

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude