argia.eus
INPRIMATU
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle
  • LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.

Axier Lopez @axierL 2025eko abuztuaren 19a
Bilboko Aste Nagusiko zezenketen publizitatea tranbian LAB sindikatua

LABek gogorarazi duenez, Euskotrenen barne-araudiak zehazki baztertzen ditu "oro har onartutako gizarte-balioekin bat" ez datozen edukiak eta adierazpideak, baita "herritarren sentsibilitatea mindu dezaketenak edo hizkuntza oldarkorra" erabiltzen dutenak ere. Zezenketek oinarrian animalien tratu txarra eta heriotza oinarri izanda, populazioaren zati handi batentzat bereziki iraingarria dela azpimarratu du sindikatuak. Eta azpimarratu dute inkesta ugarik hori berresten dutela, gizartearen gehiengoak —bereziki gazteek eta langileek— praktika horiek gaitzesten dituztela, eta indarkeriarik gabeko espazioak eskatzen dituztela.

Garraio publikoa funtsezko zerbitzu kolektiboa denez, eta neurri handi batean diru publikoaren bidez finantzatzen denez. sindikatuak aldarrikatu du ez duela "animaliekiko ankerkeria normalizatzen duten mezuetarako plataforma izan behar", publizitate sexista, arrazista edo gorrotoa bultzatzen duenarekin egin bezala.

Hala, Euskotreni ondokoak eskatu dizkiote: zezenketekiko lotura duen edozein publizitate berehala kentzea, publizitate-edukiei buruzko barne-araudia zorrotz betetzea eta garraioaren publizitateak enpresak defendatzen dituen balio etiko eta sozialak errespetatzen dituela bermatzeko, protokolo argi eta publikoa ezartzea.

 Euskotreneko hainbat langilek elkarretaratzea egin zuten ostegunean Bilboko tranbia zezenketen bozgorailua dela salatzeko.