argia.eus
INPRIMATU
Euskomorfosia: EHUko ikasleek antolatu duten kanpaina Euskararen Egunaren harira
  • Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute EHUko Leioako kazetaritza, publizitate eta ikus-entzunezko komunikazioko lehen mailako ikasleek. Abenduaren 3an egun osoko egitaraua antolatu dute campusean.

ARGIA @argia 2014ko abenduaren 02a
Kanpainarako erabili duten irudia.

Euskomorfosia izenarekin beldarrek tximeleta izatera pasatzean duten bilakaeraren metafora eta hitz-jokoa egin nahi izan dutela azaldu dute sustatzaileek. "Egunerokotasunean asko dira euskaraz ondo jakinda ere erabiltzen ez dutenak, kanpainaren helburua metamorfosi moduko bat izatea da, hala, euskaraz biziko diren tximeletak sortuz".

Bideoklipa ere grabatu dute.

Egitaraua ere antolatu dute EHUko Leioako campusean:

11:45 – Musika, campusa girotzeko.

12:00 – Aurkezpena Laboa plazan.

12:05 – Kantu jira, campusean zehar. (Aldi berean “Bost baietz” telebista saioan egiten direnen moduko galderak egingo dira eta grabatu).

13:15 edo 13:30 – Flasmob-a eta mosaikoa.

14:30 – Bazkari herrikoia, musikaz alaitua Ostalaritza eskolan.

16:00 – Monologoak: Naiara Arnedo / Maitena Salinas/ Galder Pérez

17:00 – Argazki lehiaketaren sari banaketa (Gaia: Euskal Herria eta Euskal kultura: paisajea, gastronomia, erretratuak, tokiak, jende ezaguna, enblemak, sinboloak...)