argia.eus
INPRIMATU
Euskoaren txartel magnetikoaren izena eta irudia lehiaketa bidez aukeratuko dituzte
  • Ipar Euskal Herriko Eusko tokiko monetaren txartel magnetikoa martxan jarriko du 2015ean Euskal Moneta elkarteak. Ordainketak egiteko txartelaren izena eta irudia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dute.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 08a
Apirilaren 15era bitarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. (Argazkia: Ikasbil).

Apirilaren 15era bitarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak lehiaketa irekira. Izena apirilaren 18ko biltzar nagusian aukeratuko dute elkarteko kideek. Edonork proposatu ditzake izenak webgunean, emailez edo telefonoz.

Irudia, aldiz, elkarteko kideek eta Iparraldeko profesionalez eta pertsonalitatez osaturiko epaimahai batek hautatuko dute erdibana. Irudia sortzeko lehiaketan ere edonork hartu dezake parte, gehienez hiru sorkuntza grafikorekin. Beharrezko baldintzak eta betebehar teknikoak hemen ikusi daitezke.

Ordainketa txartelaren sorkuntza grafiko irabazlea Herri Urratsen aurkeztuko dute, maiatzaren 10ean.